Kopako asteburua du aurretik Bidaideak BSR taldeak

Kopako asteburua du aurretik Bidaideak BSR taldeak

Urtarrilean izandako emaitza txarrek bultzaturik, ezinezkoa egin zaio Bidaideak taldeari Kopa serie buru bezala abiaraztea. Hori gutxi balitz, final laurdenetako partidua CD. Ilunion talde indartsuaren aurka jokatu beharko du. Madrildarrak txapelketa irabazteko hautagai nagusiak dira.

Madrildarrek Bill Latham australiarra eta Terry Bywater britainiarra bezalako jokalari esanguratsuak dituzte. Bere barneko jokoa Europako onenen mailakoa da eta bai defentsan eta bai erasoan maila ikaragarria erakusten du taldeak.

Bilbotarrek badakite CD Ilunion taldeari irabazteko gaitasuna dutela, horren adibide da pasa den asteburuan elkarren aurka jokatutako partiduko 25 minututan Txurdinagakoak bere maila eman eta aurpegia emateko gai zian zirela. Madrildarrei irabazteko joko arina eta bertikala egin beharko dute. Horrez gain bigarren auretan aukerarik gabe utzi beharko diote . Defentsako laguntza eta presioa ezinbestekoak izango dira Bizkaitarrentzat.

Kanporaketa hau Otsaialren 25ean, larunabta, ospatuko da 10etan ventanielles Pabilioian. Irabaziz gero, egun bereko 16:30etan  jokatu beharko lukete Bilbotarrek finalerdietako beraien partidua Grupo Norte Valladolid eta Ace Gran Canariaren aurkako partiduko irabazlearen aurka.

Final laurdenetako gainontzeko partiduak Amiab Albacete vs Getafe BSR eta Amfiv Vigo vs Mideba Extremadura izango dira,partidu hauetako irabazleek gainontzeko finalerdiak jokatuko dituztelarik.

Hirugarren eta laugarren arteko partidua Igandean, Otsailak 26 ospatuko da 9:45etatik aurrera Pumarín kiroldegian. Toki berean ospatuko da finala 12:00etatik aurrera.

CD. Ilunion madrildarrak irabazi zuen iazko txapelketa eta aurten ere faborito nagusiak dira. Aurtengoa oso txapelketa berdindua izatea espero da. Bidaideaken helburua iazko Kopa Txapelketan lortutako hirugarren postua hobetzea izango da.

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak