Bost egoitza, 10 ordu baino gehiagoko formakuntza, 800 Eskola Laguntzaile inguru, guzti hau izan dugu Eskola Laguntzaileen Formakuntza Jardunaldietan. Bizkaiko Eskola mailako partiduak arbitratzeko arduradunek arreta handiz jarraitu dute ostegun honetan Deustuko Salesianos Ikastetxean bukatu den ekintza hau. Azken saio horretan Koldo Mendia izan zen, Bizkaiko Saskibaloi Federazioko Presidentea.
Erakustea, adinez txikikoen formakuntzan eragina dutela jakitun izatea, abantaila ez dagoen kasuetan ez dela zigortu behar, jokoaren mailara egokitzea, arauak ezagutaraztea, hauek dira jardunaldi hauetan erakutsi diren gauza garrantzitsuenetariko batzuk. Mikel Segurado, Jose A.Lopez “Cata”, Ruben Vazquez, Xabier Arri eta Andoni Barrenetxea arbitro federatuek parte hartu dute jardunaldi hauetan,Bizkaiko Saskibaloi federazioko eskola mailako saskibaloiaren arduraduna den Pili Perezen gidaritzapean.
Denbora gehiago behar da Jardunaldi hauetako emaitzak aztertzeko baina Perezen hitzetan “ parte-hartzaile batzuekin hitz egin ondoren, zentzazio positiboak ondorioztatzen dira, uste dugu zalantza asko argitu direla, bilera ezberdinetan asko galdetu dela”.
Eskola denboraldiaren erdian gaude eta jardunaldi hauei esker ezagutzak aztertzeko eta hobetzeko aukera izan dugu. Pili Perezek azaldu duenez, “ hurrengo denboraldietarako proiektua hitzaldi gehiago eskaintzea da, bai Gaztelaniaz eta baita Euskaraz ere, gai monografiko gehiago erabiliz (aktak,arautegiak…”
Bizkaiko Saskibaloi Federaziotik eskerrak eman nahi dizkiegu Deustuko Salesianos Ikastetxeari, Durangoko Jesuitak Ikastetxeari eta Begoñazpi Ikastolari.Baita Tabirako,Ori Beltza eta Getxo Klubei eta Pando Aisia eta Fadura kiroldegiei.