Emaitza berdina baina zorte ezberdina Euskadiko Fase Finaletan gure ordezkarientzat. Emakumezkoetan Gernika ISBri irabazteko zorian izan zen baina hirugarren laurden kaxkar batek eta Aranur ISB taldeak azken segundoetan sarturiko hirukoak saririk gabe eta ondorioz Estatuko Txapelketarako txartel gabe utzi zioten Gernikarrei. Mutiletan Unamunok zortea izan zuen, izan ere nahiz eta bere partidua galdu, Easo Finalean sartu zen, jokoan hiru plaza zeuden eta A2an bigarren geratu ondoren, Bilboko Junior Mailako Espainiako Txapelketarako txartela lortu zuten. Dena ez zen poztasuna izan bizkaitarrentzat, Tabirakok 74-56 galdu zuen Easoren aurka. Hiru porrot hauekin talde bizkaitarrak txapelketa lortzetik kanpo geratuko dira.
BILBAO UNAMUNO 57 – FUNDACIÓN 5+11 A 69
Urduritasuna nagusi izan zen bilbotarren eta baskoniarren arteko partiduan. Jaurtiketak eta saskira hurbiltzea asko kostatzen zitzaien eta behin helduta ez zen saskiratzerik lortzen. Lehen partzialean bilbotarrek saskiratze bakarra lortu zuten. Gainontzekoak jaurtiketa libreak izan ziren, baina 5/11 sartzea lortu zuten marratik. Baskoniarrak ere ez ziren fin ibili, eta ein handi batean bilbotarren defentsak eginiko lan onagatik zen. Lehen laurdena 7-9 bukatu zuen. Arabarrek gehiago asmatu zuten Rajeste eta Sulkhanishvilen hirukoekin, 9-17 eta Unamuno gaizki ikusten zen. Jon Garciak bigarren saskiratzea lortu zuen 12. Minutuan eta hortik aurrera urdinak partiduan sartu ziren, erasoan azkartasuna lortu eta jaurtiketekin asmatu zuten. Atsedenaldian 29-32.
Easok Tabirakori irabazi egin zion eta horrenbestez Estatu mailako Txapelketarako eta Euskadiko Txapelketaren finala jokatzeko txartel zuzena lortua zuen. Urduritasuna nagusi zen eta Fundacionek bost jokaldi on jarraian burutu eta gero 3-10eko partziala lortu zuten. Honen ostean Blazquez eta Lopezek hirukoak lortu zituzten eta Baskoniarrek erabakita utzi zuten.
EASO 74 – TABIRAKO 56
Tabirakok zuen denetatik zailen, izan ere A1eko talderik indartsuenaren aurka jokatzen zuen, kapitainik gabe eta etxetik kanpo. Baina naiz eta zailtasun horiek izan, konplexurik gabe irten ziren zelaira. Azkarateren laguntza eta Presnoren hirukoei esker 8.minuturako 13-14 aurretik ziren. Honen ondoren Easoren lehendabiziko erasoaldia iritsi zen, 18-3ko partzialarekin eta atsedenaldirako 4 minuturen faltan 31-17 aurretik ziren gipuzkoarrak.
Tabirakok ez zuen amorerik emateko asmorik, eta hiru hirikori esker abantaila murriztea lortu zuten 45-36. Asmatze maila hori mantentzea ezinezko egin zitzaien eta gipuzkoarrak martxa berdinean jarraitu zuten. Durangarrak finaletik kanpo geratu ziren.
GERNIKA KESB 52 – ARANUR 55
Asko zegoen jokoan eta hori nabaria zen talde biengan, batez ere lehendabiziko minutuetan. Lehen kolpea Gernikarrek eman zuten, Aita Vergarak, hasieran eta Anituak eta Olaetan hirokoekin jarraian, 14-4ko abantaila ezarri zuten 9. Minuturako. Ugartek Gipuzkoarrek desastrea ekidin zuten 1-9ko partzialari esker eta Aranur partidan zen. Partiduak bizkaitarren kontrolpean jarraitzen zuen, hirukoekin asmatzen zebiltzan eta atsedenaldira 32-20 iritsi ziren zentzazio bikainekin.
Gernikarrak ordura arte egindako guztia hirugarren laurdena iristean zapuztu zuten. Gernikarrak ez zuten saskirik ikusten eta defentsan ez ziren gai Ugarte gelditzeko. 8 minututan 2-16ko partziala lortu zuten eta markagailuan atzetik ziren34-36. Momentu horretan Gernikarrak defentsa gogortzen hasi ziren baina faltekin zigortuak izan ziren eta ISBk jaurtiketa libreez baliatu ziren errenta 40-45era handitzeko.
Oraindik asko zegoen jokoan eta 10 minutu geratzen ziren. Josema Alcantararen taldeak izaera eta kalitatea erakutsi zituen partiduan sartzeko baina momentu horretan Ugarteren bi hirukok porrotean pentsatzea ekarri zuen 42-51 (35.min). Lan asko egin zuten eta Gernikarrak minutu horietan ondo ibili ziren. Bazirudien Vergarak partiduari buelta emango ziola eta bere hiruko bati esker 27 segundoren faltan 52nako berdinketa zegoen. Partiduko azken unean ISBk Caballeroren hirukorako pasea aurkitu zuen eta partidua,finalerdia eta Espainiako Txapelketarako txartela erabakita geratu ziren.