Emakumezkoen Junior mailako Azken Fasearen bigarren jardunaldia eta bigarren garaipena etxeko taldearentzat. Gernikarrek 68-43 irabazi diete Bilboko La Salleri lehen zatian borrokatutako eta bigarrenean Jose Alcantararen neskek kontrolatutako partiduan. Unamuno eta Tabirakoren aurkako partiduan emozio gehiago egon zen. Durangarrek irabazi zuten baina Berezitik etorritako taldeak gauzak zail jarri zizkien 45-54.
GERNIKA KESB 68 – LA SALLE BILBAO 43
Bi minutuz aurretik egon zen Deustuko taldea Cubillas eta Vallejok sarturiko lau puntuei esker. Hortik Aurrera Gernika jaun da jabe izan zen. Ane Olaeta bere erakustaldiarekin hasi zen hiruko bat gauzatuz. Alberdirekin batera taldea aurretik jarri zuten 15-6ko partziala ezarriz. La Salleri baloia zirkulazioan jartzea eta bermedun jaurtiketak lortzea asko kostatzen zitzaion. Gernikarrek joko dinamikoagoa zerabilten eta 26-16ko aldeak zabaldu zituzten. Alava eta Bernabek sarturiko bi hirukori esker Deustukoak 4 puntura hurbildu ziren atsedenaldira,26-22.
Gernikarrek erritmo biziagoa nahi zuten, Olaetak lepoan hartu zuen taldea eta azkartasuna jarri zuen, hirukoak sartu zituen eta Alberdi, Anitua eta Elorriagaren laguntzaz aldea nabarmen handitu zuten,27.minutuan 41-28. Dena den La Sallek ez zuen amore ematen eta partiduan jarraitzen zuen hirukoei esker. Larena, Linaza eta Bernabek hiru hiruko lortu zuten eta 51-42 hurbildu ziren 33. Minuturako. Josu Ezquerraren takldeak ezin zuen erasoan gehiago eskaini eta ezin izan zuten Gernikarren erasoaldia geratu. Alberdi geldiezina zen eta Zenigaonaindiaren bi hirukoek La Salle zigortu zuten.
UNAMUNO 45 – TABIRAKO 54
Hasierako saskiratzeak asko kosta ziren. Tabirakok ez zuen jaurtiketa libreekin asmatzen 1/6 4,60ko lerrotik baina hirukoek, bi Ibarrondorenak eta bestea Fernandezenak, aldeak handitzea ahalbidetu zuen. Lehen laurden bukaeran 11-17. Bilbotarrek Iturberen minutu onak eta talde lana aprobetxatu zuten, baina Unamunokoek arazo larriak zituzten Sopelanari geratzeko, atsedenaldian 24-31.
Atsedenaldiaren ondoren hutsegite eta baloi galera ugari eman ziren,5-9ko partziala utziz. Unamunok presio asko sortu zion Tabirakori Cerrato eta Mugicaren hirukoei esker, 35-42 32.min. Indautxukoek ez zuten erraztasunik eman nahi eta beraien intentsitatea falta eta jaurtiketa libreekin zigortua izan zen, baina Durangarrak ez ziren hortaz baliatu, 42-45. Momentu konprometituenean Tabirakok Igartua eta Fernandez bilatu zituen bere arazoei aurre egiteko eta azken minutuetan ez sufritzeko nahikoa izan zen.