EBAra IGOTZEKO FASEA: Getxo SB-k gertu izan zuen igoera baina finaleko azken txanpan Biok2.com-ek eskuratu zuen garaipena

EBAra IGOTZEKO FASEA: Getxo SB-k gertu izan zuen igoera baina finaleko azken txanpan Biok2.com-ek eskuratu zuen garaipena

Pasa den asteburuan ospatu zen Ordiziako Majori kiroldegian Azken Fasea. EBA Ligara igotzeko bigarren txartela zegoen jokoan eta bi ordezkari Bizkaitar izan genituen, Deustuko Unibertsitatea liga erregularreko hirugarren sailkatu bezala eta Getxo SB laugarren sailkatu bezala. Finalerdietan elkarren aurka jokatu zuten eta garaipena Getxotarrentzat izan zen (68-76). Beste finalerdian Ordiziak 86-80 irabazi zion Cernín taldeari eta finalean etxeko taldeak Getxori irabazi zion. EBA ligak itxaron egin beharko du.

UNIVERSIDAD DE DEUSTO LOIOLA INDAUTXU 68 –  GETXO SB 76

Finalerdian, Getxo SB 68-76ko emaitzarekin nagusitu zen Universidad Deusto Loiola Ind.en aurka. Partida berdintsua hasi zen, eta lehen minutuetan intentsitate handia izan zuen, lehen laurdena 20nako berdinketarekin amaitu zelarik. Bigarren laurdenean, getxoztarrek defentsako lanari esker, atsedenaldira bost puntuko abantailarekin heldu ziren (29-34), eta bigarren zatian berau hamalau puntutara igotzea lortu zuten (46-60). Hirugarren laurden amaieran, eta azken laurdenean, bilbotarrek aldeak nabarmen murriztu, eta bost puntutara ipini arren (61-66), getxoztarrek ongi kontrolatu zuten abantaila hori, eta finalerako sailkapena lortu zuten.

BIOK2.COM OKE 77 – GETXO SB 74

Igoerako partidan, 77-74ko emaitzarekin nagusitu zen Biok2.com OKE Getxo SBren aurka. Partidak lehen laurdenean erritmo eta saskiratze asko izan zituen, izan ere emaitza kanpotarren aldekoa zen 25-26ko emaitzarekin. Berdintasunak jarraitu zuen lehen zatian, izan ere atsedenaldira 38-41eko emaitzarekin heldu ziren. Bigarren zatiaren hasieran, kanpotarrek aldeak handitzea lortu zuten (51-57), eta horrela hasi zen azken laurdena. Etxekoen erreakzioa orduan heldu zen, Majori kirodegia jendez beteta zegoela, eta apurja apurka partida berdintzea lortu zuten lau minuturen faltan (68-68). Bi minuturen faltan, biszkaitarrek berriz markagailuan aurrea hartu bazuten ere (68-71), etxekoek 8-0eko partzialarekin markagailuan aurrea hartu zuten (76-71), eta getxoztarrak berriz ere hiru puntutara jarri arren (77-74), etxekoek jaurtiketa libreko marratik fin arituta, garaipena lortu zuten Furundarenak ezarritako azken 78-74ko markagailuari esker.

(Iturria: Basketbasko.com)

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak