Bidaideak Bilbao BSR taldeak Valladolid taldeari irabazi dio (63-44) eta Lauko Finalerako sailkatu da

Bidaideak Bilbao BSR taldeak Valladolid taldeari irabazi dio (63-44) eta Lauko Finalerako sailkatu da

(ARGAZKIAK: Bilbao BSR / Batirtze Saez)

[box]Asteburu honetan bukatu da Gurpil Gaineko Saskibaloiko Liga Erregularra eta Bidaideakek lehen 4 sailkatuen artean geratzea zuen jokoan. Domingo Gilen taldeak Fundación Grupo Norteri irabazi beharra zeukan. Txurdinagakoek bigarren laurdenean lortu zuten dominatzea eta hortik aurrera Valladolidekoak baino gehiago izan ziren. [/box]

Talde biek, datorren asteburuan Albaceten ospatuko den Lauko Finalean egon nahi zuten eta partidua irabaztera irten ziren Txurdinagan. Lehendabiziko abantailak bilbotarrentzat izan ziren, hein handi batean Turek-i esker. Lalo Garciak partidua berdintzea lotu zuen eta lehen laurdena 19-16 bukatu zen. Hurrengo laurdenean Bilbotarrak nagusi izan ziren,aurkariari ez zioten saskiratze erosoak egiten uzten eta atsedenaldira 37-20 iritsi ziren.

Bigarren zatian Bidaideakek partidua kontrolpean izan zuen, aurkariaren saiakerek Turek aurkitzen zuten aurrean. Azkenean 63-44 eta Lauko Finalerako sailkapena.

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak