KADETEEN ESPAINIAKO TXAPELKETAK: Gernika KESB kanporatua, Loiola eta Unamuno aurrera

KADETEEN ESPAINIAKO TXAPELKETAK: Gernika KESB kanporatua, Loiola eta Unamuno aurrera

 (ARGAZKIA: Ángel Grande)

 

Espainiako Kadete Mailako Txapelketen hirugarren jardunaldiak Gernika KESB taldearen kanporaketa ekarri digu. Canoeren aurka galdu eta gero ezingo dute Azken fasea jokatu.Gizonezkoen mailako gainontzeko ordezkari bizkaitarrei hobeto joan zitzaien. Nahiz eta Real Madrilen aurka galdu, Loiola Indautxu final zortzirenetan izango da, bertan Easo izango duelarik aurkari.Bilbao Unamunok aurrera atera zuen bere partidua eta final zortzirenetan Betis izango du aurkari 12:30etatik aurrera.

GERNIKA KESB 52 – REAL CANOE 77

Garaipena lortuta final zortzirenetara pasako ziren eta galduz gero etxera. Azkenean Gernikarrek ezin izan zioten Canoeri irabazi, nahiz eta partida ondo hasi. Lehen laurdena 15-11 bukatu zen. Bigarren laurdenean Gaizka Barearenek 6 minutu pasa zituzten saskiratu gabe, huts egite asko egin zituztelarik. Defentsan ordea ondo aritu ziren eta atsedenaldirako minutu gutxiren faltan izandako erreakzio onari esker abantaila ez zen asko aldendu (21-27).

Bigarren zatiaren hasieran erabaki zen partidua. Madrildarrak asmatze maila altua erakutsi zuten. Erasoan Gernika KESB taldeak arazo asko izan zituen eta Real Canoek partidua eraman zuen.

Estatistika

REAL MADRID 90 – LOIOLA INDAUTXU 36

Lehendabiziko porrota jaso zuen Loiola Indautxuk Espainaiako txapelketa honetan Real Madrilen aurka. Zurien nagusitasun fisikoa erabakigarria izan zen hasieratik (25-10, 10.min). Bigarren postua ziurtatua zuten bizkaitarrek eta minutuak banatu zituzten asteazkeneko partiduan pentsatuz.

Final zortzirenetan Easo Begitek izango dute aurkari. Talde Donostiarra baten baino gehiago izan dute aurkari bezala bizkaitarrek eta balantzea bizkaitarren aldekoa da. Final laurdenetarako pasea jokoan izango da 12etatik aurrera.

Estatistika

BILBAO UNAMUNO 79 – ABQ CALAHORRA 63

Bilbao Unamunok irabazi beharra zeukan Espainiako Txapelketa honetan bizirik iraun nahi bazuen eta horrela egin zuen. Ez zen erraza izan , izan ere Calahorra aurkaria ere partidurik galdu gabe zegoen. Errioxakoek asmatze maila altua erakutsi zuten partidu hasieran. Alvaro Medinak eta Nahuel del Valek bere nagusitasuna erakutsi zuten berehala eta Jimenez Errioxarrak erakutsitako kanpoko jokoa geldiarazteko gai izan ziren. Partiduko zati erabakigarrienera ondo iritsi ziren bizkaitarrak, 59-54tik azken 79-63 joan zirelarik.

Final zortzirenetan Real Betis Enerigia Plus taldea izango dute aurkari. Talde hau C multzoko bigarren sailkatu bezala iritsi da Fase honetara Lalfás taldeari 65-59 eta Canieri 74-81 irabazita.FC Bartzelonari lehiatzeko gai izan den talde bakarra izan da.

Estatistika

 

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak