Arrakasta Castro Basketeko 3x3koan

Arrakasta Castro Basketeko 3x3koan

Pasa den larunbatean Castro Urdialeseko gure bizilagunek 3x3ko txapelketa bat antolatu zuten berriz ere. Azken urteotan hasiz doan txapelketa dugu eta bizkaitarren presentzia oso altua da. Guztira 70 talde izan dira, umeetatik hasi eta beteranoetaraino. Kantabria, Madril, Burgos eta Bizkaitik etorritako taldeek artu dute parte.

Jardunaldia goizeko 9,30etan abiarazi zen Pachi Torren. Harmailak lepo bete ziren 300 jokalari eta zaletu inguru izan zirelarik. Aurretik saskibaloiaz gozatzeko 12 ordu.

Ekitaldi honek Bizkaiko Saskibaloi Federazioaren laguntza dauka eta Gurutze Gorriaren janari bilketari eta Minbiziaren aurkako elkarteari laguntzeko helburuarekin ospatzen da.

 

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak