EUSKADI ETA NAFARROAKO MINIEN TXAPELKETA: Bizkaiko mutilek 72-56 irabazi diote Nafarroari eta finalean dira

EUSKADI ETA NAFARROAKO MINIEN TXAPELKETA: Bizkaiko mutilek 72-56 irabazi diote Nafarroari eta finalean dira

Asteazken honetan eman zaio hasiera Balmasedako Errotarena kiroldegian Lurraldeen Arteko Euskadi eta Nafarroako Txapelketari. Lehendabiziko jardunaldian Bizkaiak 72-56 irabazi dio Nafarroari. Hasieratik nagusi izan ziren Bizkaitarrak baina ez ziren gai izan partidua hausteko. Arratsaldez jokaturiko Gipuzkoa eta Arabaren arteko partidua Gipuzkoarrek irabazi zuten eta finalean gure selekzioaren aurka lehiatuko dira.

Bizkaia oso sendo ibili zen lehen partzialean.. Estatikoan nafarrak baino hobeto ibili ziren eta arlo gehienetan nagusi zenez, hasieratik abantailak lortu zituen 15-7. Bigarren laurdenean saskiratze erritmoari eustea kostatu zitzaien, izan ere Nafarroak asko zaildu zuen baloiaren zirkulazioa. Bizkaitarren boskote berriak jokalari altuenak aurkitu zituen eta kanpotik barrurako jokoan geldiezinak izan ziren nafarrentzat. (26-12 bigarren laurdenaren erdian. Laurden bukaeran 28-16.

Hirugarren laurdenean defentsek hobeto jokatu zuten eta saskiratzeetan gutxiago asmatu zuten, 4. Minutuan 2-2ko partziala lortuz. Atsedenaldira 34-18.

Nafarroa hobeto aritu zen laugarren zati honetan. Bizkaiak saskirako bidea ez zuen horren erraz aurkitzen baina Ekain Puenteri esker baloi jabetza berreskuratzen zuten. Dena dela hori ez zen nahikoa izan abantaila lortzeko. Nafarroa eroso zen eta abantaila murriztu zuen,47-35.  Bizkaia urrunetik saiatu zen, zorte handiegirik gabe eta Nafarroa 52-44 hurbildu zen. Bosgarren zatiaren amaieran 58-47.

Nafarroak aldeak murrizten jarraitzen zuen, 58-51 eta Bizkaia ez zebilen eroso erasoan. Baina Galder Martinez de Osabaren barneraketei esker, finalerako pasea ziurtatu zuten.

 

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak