Balantze ona bizkaitarrentzat, RETAbet eta Santurtziren hil edo biziko garaipenekin

Balantze ona bizkaitarrentzat, RETAbet eta Santurtziren hil edo biziko garaipenekin

(FOTO: ACB Photo/A. Arrizabalaga)

Lointek Gernika Bizkaia eta Bidaideak Bilbao BSR taldeen porrotak kenduta, gainontzeko ordezkari bizkaitarrek garaipenak lortu dituzte estatu mailako lehiaketetan. RETAbet taldeak hil ala biziko garaipena lortu zuen maila mantentzeko . Santurtzik ere garaipen garrantzitsua lortu du, Igoerako Fasea jokatzeko bere helburuan.

RETABET BILBAO BASKET 99 – JOVENTUT 74

Ezinbesteko garaipena lortu zuten Beltzezko gizonek maila mantentzeko lehian dagoen aurkari zuzen baten aurka. Hasieratik talde bilbotarrak partiduko erritmoa markatu zuen. Belgikarren konexioak 11-0eko partziala ahalbidetu zuen baina Kataluniarrak distantziak murriztu zituzten (32-26,16.min). Atsedenaldiaren ondoren berriz ere bilbotarrek diferentziak lortu zituzten eta hirugarren laurdena 74-47 bukatu zen, eta partidua erabakita geratu zen.

MANN FILTER 90 – LOINTEK GERNIKA BIZKAIA 69

Lointek taldeak oso garesti ordaindu zuen bere eraginkortasun eza Mann Filter taldearen aurka eta atsedenaldira 54-35 iritsi ziren. Gernikarrak saiatu arren, oso zaila zen partiduari buelta ematea. Erasoan hobeto ibili ziren eta defentsan ere sendoago, horren isla zen markagailuan ageri zen 65-55. Momentu horretan Vega Gimenok bere jokoa erakutsi zuen, bi hiruko lortuz eta bizkaitarren aukerekin bukatuz.

ADBA 57 – GDKO IBAIZABAL 68

Peytonekin ezin kontatu harren, GDKO-k ADBA taldeari irabazi dio. Bigarren partzialera arte partidua oso orekatua joan zen eta defentsako lan onari esker atsedenaldira +12 iritsi ziren, Alonso de Armiño, Agirregoikoa eta Valienteren joko onari esker. Moore eta Ezhe etxekoek diferentziak murriztu zituzten baina GDKO-k ez zuen amore eman eta garaipena lortu zuen.

CBT GIMNÁSTICA SPORT CAFÉ 67 – HA ZORNOTZA 104

EBAko AA multzoko liderraren eta azken sailkatuaren arteko partiduan ez zen ezustekorik izan. Fisikoki eta errebotean gehiago izan ziren eta hirukoetan lorturiko 13-30ekoak dena erabakita utzi zuten. Lehen laurdena 16-31 bukatu zen eta atsedenaldirako dena erabakita zegoen 35-59koarekin.

SANTURZTI 64 – EASO 56

Santurtzik neurria hartua dio Easori denboraldi honetan, edo hori dirudi. 4 aldiz jokatu dute elkarren aurka eta guztietan Bizkaitarrak nagusitu dira. Larunbatean, lehen laurdenerako 17-7 nagusi ziren Santurtziarrak eta ondoren Juan Torres bikain baten abantaila mantentzea lortu zuen. Garaipen honekin Santurtzi laugarren postuan da PAS Pielagos taldearekin berdinduta eta donostiarrak baino basketaveage altuagorekin eta garaipen bat gehiagorekin.

BIDAIDEAK BILBAO BSR 61 – MIDEBA EXTREMADURA 65

Bidaideakek ez du 2018a nahi bezala hasi. Midebak eraman zuen partiduaren erritmoa eta Bilbotarrak atzetik joan ziren. Turek eta Garcia beraien ohiko zenbakien azpitik ibili ziren baina 4 minuturen faltan partidua berdintzea lortu zuten, 54-54. Txurdinagakoak ordea ez ziren gai izan partidua apurtzeko eta garaipena Extremadurako lurretara joan zen.

 

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak