Ziklo berri honetan Bizkaiko Saskibaloi Federazioak bizkaiko jokalarien osasunean duen interesa erakutsi nagi du. Kirola orokorrean eta saskibaloia bereziki osasunarekin eta praktika honekin erlazionatuta dago. Komunikazio kanal honetatik eta Bizkaiabasketen sare sozialen bitartez, adituen mezuak helarazi nahi ditugu, gure kirolariek bereganatu eta beraien osasunean eta kirol garapenean eragina izateko. Informazio hau estamentu guztiei zuzendua dago: kirolariak, kirolarien gurasoak, entrenatzaileak, kirol zuzendariak eta baita zuzendaritzako kideei.
Osasun tarte honetan parte hartuko duen lehendabiziko kidea, Julio Calleja aditua izango da. Goren mailakoa da jarduera fisikoarekin zerikusia duen gaietan eta hori gutxi balitz, Kirol eta Jarduera Fisikoan Doktorea (UPV_EHU), Espainiako Olinpiar Batzordeak eta Madrilgo Unibertsitate Autonomoaren Goi Mailako Kirol Errendimenduan Masterra dauka eta baita Ikerketan Masterra (UPV_EHU). Saskibaloi, Atletismo eta Igeriketako Goi mailako entrenatzailea ere bada.
Callejak gurekin elkarbanatu du Saskibaloian Lesioak Ekiditeko Dekalogoa. 10 ideia hauek gure web orrian eta sare sozialetan argitaratuko ditugu, asteko kontzeptu bat.
Nutrizioa, prestaketa fisikoa eta beste gai batzuei buruzko gomendioak elkarbanatuko ditugu zuekin. Espero dugu zuen gustukoa izatea. Hemendik gure esker ona adierazi nahi diegu aditu guzti hauei.