Natxo Lezkano, jarrillero ukitua duen igoera

Natxo Lezkano, jarrillero ukitua duen igoera

(ARGAZKIAK: FEB)

Modan dago Natxo Lazkano Portugaleteko entrenatzailea, izan ere Lugoko Breogan taldea ACB ligara igotzea lortzen du oraindik liga bukatu gabe dagoelarik. ” Ikaragarria izan da” adierazi du Heziketa Fisikoan lizentziatua den eta estatuko aulki desberdinetan izan den entrenatzaile bizkaitarrak. Portugaleteko Santa Maria ikastetxean hasi zen, Jarrillerosen ere ibili zen eta Baskonian, Perasovic,Maljkovic,Ivanovic eta Pedro Martinezen laguntzaile ibili zen. Gero bakarkako ibilbideari ekin zion eta 8 denboraldi bikain burutu zituen Palentzian, igoera bat eta hainbat lorpen erdietsiz. Nazioartean ere bi esperientzia izan ditu eta ondoren Espainiara itzuli zen, Breogan taldera eta bertan igoera lortu du. Gorengo mailan izango dira Galiziarrak urte askoren ondoren, hein handi batean Portugaleteko entrenatzaileari esker.

Gehiago ikusteko

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak