Astelehen honetan jokatu da Emakumezko Kedeteen Espainiako Txapelketako bigarren jardunaldia eta Gernika KESB eta Loiola Indautxuk garaipena lortu dute. Azken jardunaldian beraien esku izango dute final zortzirenetara sailkatzea.
LA SALLE 25 – LOIOLA INDAUTXU 85
Aurkaria baino askoz gehiago izan ziren bilbotarrak. La Sallek ezin izan zuen Loiolaren erritmoari eutsi lehen 10 minutuen ondoren (10-19) eta Alex Aurrerenek nagusitasun itzela erakutsi zuten. Atsedenaldirako 2-22ko partziala lortu zuten eta dena erabakita zegoen. Orain Loiolak DKV El Puerto izango du aurkari 19:30etan. Garailea hurrengo errondara pasako da.
GERNIKA KESB 65 – CAB LINARES 61
Bigarren garaipena lortu dute gernikarrek eta ondorioz multzoko lehn postuan dira. Defentsan oso joko serioa erakutsi zuten eta atsedenaldira 41-28 iritsi ziren. Andaluziarrek ordea, ondo erantzun zuten hiruko lerrotik eta Jorge Elorduyrenek asko sufrituta lortu zuten garaipena.