Kopa asko eman ziren ostegun honetan Fever aretoan ospatutako Bizkaiko Saskibaloiaren Galan. Bizkaiko Saskibaloi federazioak antolatzen duen ekitaldi honetan Bizkaiko maila ezberdinetako txapeldun eta azpitxapeldunek beraien garaikurrak jaso dituzte.
18,15etan zabaldu ziren atean eta pixkanaka hasi ziren etortzen lehendabiziko taldeak. DJ-ak izan ziren giroa alaitzen eta Dena Bilbao taldeak dantza ikuskizun zoragarria eman zuen, bertaratutako guztiei dantzaraziz.
19:00etan hasi zen irabazleen desfilea eta Bizkaiko Saskibaloi Federazioko Zuzendaritza Batzordea bertan izan zen Koldo Mendia presidentea buru zuela, sarituei garaikurrak ematen. GDKO Ibaizabal taldeko Ane Arrien eta Euskadiko Saskibaloi Fedreazioko German Monge presidentea ere bertan izan ziren, gonbidatu berezi bezala.
Soinu ekipo bat eta Coca Colako produktuen lote bat zozkatu ziren, eta saritua Bakuva taldeko kide bat izan zen.
80 garaikur eman ondoren amaiera eman zitzaion jaiari, musika eta dantzekin.
Talde guztien argazkiak gure Facebook edo hurrengo dropbox linkean aurki ditzakezue.