EUSKAL LIGAK: Loiola eta Gernikarentzako izan dira derbiak eta Loiola EK-k liderrari irabazi dio

EUSKAL LIGAK: Loiola eta Gernikarentzako izan dira derbiak eta Loiola EK-k liderrari irabazi dio

(FOTO: Unamunosk.com) Hiru derbi bizkaitar izan ditugu asteburuan Euskal Ligetan. Loiola Indautxuk Gizonezko Juniorretan irabazi egon zuen eta Gernikak bai Kadete eta bai Juniorretan Tabirakori irabazi zion. Asteburuko albiste potoloa Loiola Indautxuk lortu du ordura arte partidurik galdu gabe zegoen Hondarribia Ikasbasket taldeari irabazita.

GIZONEZKO JUNIORRAK

Bilbao Unamuno eta Loiolaren arteko derbia izan zen maila honetako partidu nagusia bizkaitarrontzat. Gorritxoek 51-74 irabazi zuten. Hasieratik aurretik izan ziren,5-13. Lezamak eta Lopezek hirukoekin asmatu zuten, 13-23koa lortuz.Abantailak azken laurdenera arte mantendu ziren eta Lacabexek azken unean emandako erakustaldiari esker partidua erabakita utzi zuen 51-74.

Zornotzak Alter Consulting izan zuen aurkari baina azpeitiarrak nagusi izan ziren, 76-54.

GIZONEZKO KADETEAK

Maila honetako hiru talde bizkaitarretatik Bilbao Unamuno da A1ean sartzeko aukera gehien dituena eta horrela erakutsi zuen Grupo Zaher taldearen aurka. Atsedenaldira -16koarekin iritsi zen eta abantaila handiegia izan zen azken laurdenean berreskuratzeko. Loiolak aurpegia eman zuen Fundacion taldearen aurka lehen laurden bikainean, 23.25. Biana liderraren erritmoa mantentzea lan zaila da eta Baskoniak ondo irabazi zuen, 60-108. Bukatzeko, Getxosaskik oso hasiera kaxkarra izaN zuen Mondragon Unibertsitatearen aurka (31-10) eta garaipena lortzea ezinezko egin zitzaion.

EMAKUMEZKO JUNIORRAK

Derbi polita jokatu zen Landakon Tabirako eta Gernika KESB taldeen artean. Azken garaipena Busturialdeakoentzat izan zen, 64-69. Gernikarrek Aitana Vergararen baja izango dute, izan ere lesionatu egin zen. Garazi Aberasturi izan zen gernikarrak gidatu zituena eta Paule Basozabalek 7 puntu lortu zituen jarrian. Talde biak erasora jokatu zuten eta lehen laurdena 18-17 bukatu zen. Bazirudien durangarrak nagusitasuna erakutsiko zutela baina gernikarrek jaurtiketa libreei esker konpentsatzea lortzen zuten. Gernikarren alderik handienak atsedenaldia eta gero etorri ziren, 34-41. Elexpe eta bereak saiatu ziren baina gernikarrek ondo eutsi zioten markagailuari.

Loiola Induatxuk erraz irabazi zion Easori, 45-70.

EMAKUMEZKO KADETEAK

Gernika eta Tabirakoren arteko derbian Busturialdeakoak nagusitu ziren maila honetan ere, 70-65. Loioal Indautxuk garaipen garrantzitsua lortu zuen Hondarribia Ikasbasketen aurka, ordura arte liderrak. Bilbotarrak 51-52 irabazi zuten Joane Legarretaren jaurtiketa libre bati esker.

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak