EUSKAL LIGAK: Jardunaldi txarra orokorrean

EUSKAL LIGAK: Jardunaldi txarra orokorrean

(ARGAZKIA: Basketbasko) Ez da bat ere ona izan Euskal Ligetako jardunaldi hau gure taldeentzat. Talde bakar batek ere ez du lortu garaipena A1ean, baina Bilbao Basket Fundazioak IRUDI ONA UTZI ZUEN Fundación 5+11 taldearen aurka. Juniorretan ez ezik, A2an ere gauzak ez zuren askoz hobeto joan.

NESKEN KADETE MAILA

Gauzak ez ziren nahi bezala joan talde bizkaitarrentzat maila honetan. Bi partidu eta bi porrot. Euskoarte Ibaizabalek Mondragon Unibertsitatea liderra jaso zuen etxean eta hiru laurdenetan lehiakorra izan arren bigarrenean 10-21eko partziala jaso zuen. Olaoa Arenasek partiduan ondo sartuta izan zituen bereak baina erasoan kideak falta ziren eta atzean erraztasunak eman ziren eta horrela sortu ziren ondoren salba ezinak izango ziren abantailak, 54-68.

Gernika KESB ere ez zen gai izan Hondarribiara egindako bisitan irabazteko,. 59-53. A1eko bigarren posturako borrokak oso zabalik dirau.

A2an balantzea ez zen oso positiboa izan. Loiola Indautxu izan zen irabazten bakarra azken postuan dagoen Maristasi  33-53. Tabirako Baquek ere galdu egin zue  Movilteck-en aurka 55-58. Askartza irabaztetik oso gertu egon zen Ordiziaren aurka 44-50.

MUTILEN KADETE MAILA

La Casillan jokatzen zuen Bilbao Basket Fundazioak asteburuan Fundación 5+11 liderraren aurka. 13-15 iritsi ziren lehen  laurdeneko amaierara nahiz eta baskoniarren hirukoekin ondo aritu. Diakhate Serignek jartzen zuen oreka. Alejandro Lópezek bigarren laurdenean bere joko ona erakutsi zuen eta bilbotarrek gasteiztarren nagusitasunarekin tope egin zuten. Markagailuko aldeak handitzen doan ziren pixkanaka eta amaieran 58-85.

Galdu arren Bilbao Basketek bigarren jarraitzen du A1ean. A2an Santurtzik bere ahalmena erakusten jarraitzen du GetxoSaskri 74-56 irabazi ondoren. Moreak bigarren dira. Unamunok porrotik jaso gabe zegoen Take liderrari irabazi zion bere kantxak 51-71. Loioal Indautxuk ordea ezin Araberrien aurka 91-78.

NESKEN JUNIOR MAILA

Fundibideren aurka jokatu du gaur eguerdian Loiolak. La Salle Bilbao eta Gernika KESB-ek ez zuten ezer positiboa atera Asador eta Araskiren aurkako beraien partiduetatik. Deustukoek garesti ordaindu zutten lehen laurdenean izandako zalantzak. Hasieran La Salle kondo asmatu zuen 6,75 metrotik Carralero eta Romerorekin baina jarraikortasuna falta zen. Asador 10 Gibajasek ondo erantzuten zuen eta hiru puntukoak asmatzen hasi zirenean abantailak asko aldendu ziren, 11-22. Salestarrek ezin izan zuten abantaila nahi bezain beste murriztu, 48-53.

Gernika KESB ere atzetik joan zen uneoro Araskiren aurka eta 48-64 galdu zuen. Bigarren postua urrunago dauka orain.

A2an Tabirako Baquék indartsu harraitzen du Marianistasi 48-66 irabazita.

MUTILEN JUNIOR MAILA

Bilbao Bakset Fundazioak azken unera arte gerra emateko prest dagoela erakutsi zuen Fundación 5+11 ahaltsuaren aurka Lauko Finalean. Titulua erabakiko den partidua izan daitekeenean bilbotarrak ondo jokatu zuten, 63-76. Lehen zatian bizkaitarrak baskoniarrei deseroso jokatzea ahalbidetu zioten Gutiez eta Pedrosaren hirukoekin. 26-32 atsedenaldian. Bigarren zatian Mikel Torrenerak eusteko gai izan ziren. Lopez eta Cossokoen hirukoek aldeak 20 punturaino eraman zituzten jarraian. Azken laurdenean 16-4ko partziala eman zen etxekoen 4 hirukori esker baina ez zen nahikoa izan.

A2an La Salle Bilbaok Loiola Indautxuren aurkako derbia eraman zuen 62-61. Emaitza honi esker Deustukoak bigarren dira eta bilbotarrak hirugarren eta salbazioa hurbilago dute biek ala biek. Unamunok ezin izan zuen mondragonekin, 106-72. Zornotzak ostiralera pasa du bere partidua.

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak