“Mozorrotuko nintzateke…” Lehiaketa

zozketa aratusteak
zozketa aratusteak

[quote style=”boxed”] Gaur Jainkoa saskibaloi jokalariz mozorrotuta ikusi dut [/quote]

Ziur asko gehienok Larry Birdek Michael Jordanen inguruan, Boston Gardenen 63 puntu saskiratu ondoren, esan zuen esaldia gogoratzen duzuela. 1986ko apirilaren 20an izan zen, lehenengo faseko bigarren partidua amaitu zenean, bi luzapen jokatu eta gero Boston Celtics-ek (135-131) Chicago Bulls-i irabazi ondoren. Fase hori Celtics-ek 3-0 irabazi zuen, baita NBAko txapelketa ere.

Bizkaian aparteko jokalari ugari ditugu… baina… nork ez du gustokoen izan eta oraindik duen jokalaria dela sekula amestu? BizkaiaBasketen, Aratusteak direla eta gure Facebook-eko kanalean antolatu dugun zozketan parte hartzeko gonbidapena luzatzen dizuegu, baita animatu ere.

Zein jokalariz mozorrotuko zinateke asteburu honetan duzun aurkariaren kontra jokatzeko bera “suntsitzeko” asmoarekin? Lehiaketako argazkian iruzkinduz helarazi eta zure lagunekin partekatu. Parte hartzaile guztien artean larruzko Baden baloi Ofiziala zozketatuko dugu. Anima zaitez eta parte hartu!

Arauak:

  • Erabiltzaile bakoitzak iruzkin bakarra egin dezake.
  • Beharrezkoa da zozketako argazkia partekatzea.
  • Zozketan parte hartu nahi dutenak Bizkaian bizi beharko dira. Saria gure instalazioetan banatuko da.

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak