(Argazkia: FCB) Bi talde bizkaitar geratzen dira estatuto lehiaketetan Bidaideak tituluagatiko partidua jokatu arte. RETAbet taldeak Bartzelonaren aurka jokatu du Liga Erregularreko azken partidua eta 76-84 irabazi dio. Bigarren bukatu du eta playoffetan Palentzia izango du aurrez aurre. Zornotzak 92-67 galdu du Murtzian eta ez dauka matematikoki playoffetara sailkatzeko aukerarik.
BARÇA LASSA 76 – RETABET BILBAO BASKET 84
Helburua bete dute bilbotarrek. Bigarren postua lortu dute Betisen atzetik. Orain elitera itzultzeko Palentzia izango dute zain playoffetan. 24 garaipen eta 10 porroteko balantzearekin bukatu dute liga erregularra.
Playoffetan 8 taldek hartuko dute parte, 2. Eta 9. Postuetan sailkatutakoak hain zuzen. RETAbet-ek Chocolates Trapa Palentzia izango du aurkari.Gaztelakoek 9. Bukatu dute denboraldia 19 garaipenekin. 5 partidutan onena gailenduko da kanporaketan eta bilbotarrek kantxa-faktorea aldko izango dute.
- 1. RETAbet Bilbao vs Chocolates Trapa Palencia (Ostirala 10, 20:00h)
- 2. RETAbet Bilbao vs Chocolates Trapa Palencia (Igandea 12, 12:30h)
- 3. Chocolates Trapa Palencia vs RETAbet Bilbao Basket (Ostirala, maiatzak17)
- 4. Chocolates Trapa Palencia vs RETAbet Bilbao Basket (Igandea, maiatzak 19)*
- 5. RETAbet Bilbao vs Chocolates Trapa Palencia (Asteazkena, maiatzak 22)*
Kanporaketetako lau garaileak Lauko Final bat jokatuko dute oraindik zehazteko dagoen toki batean, ekainaren 1 eta 2an.
REAL MURCIA 92 – ZORNOTZA ST 67
Zornotzak burua alta ezinik jarraitzen du eta 2019an ez daki etxetik kanpo irabaztea zer den. Denboraldiko lehen zati bikain bat eta gero bigarren fasea oso ez da batere ona izan beraientzat eta ez dira gai izan lehen bost postuetan manetentzeko. Azken jardunaldiari aukerarik gabe ekingo diote.