JUNIOR MAILAKO ESPAINIAKO TXAPELKETA: Bilbao Basket Fundazioak ezin izan du multzoen fasea gainditu

JUNIOR MAILAKO ESPAINIAKO TXAPELKETA: Bilbao Basket Fundazioak ezin izan du multzoen fasea gainditu

(Argazkia: CTO ESP JUNIOR/FAB)

Hiru jardunaldi bizi izan ditu Bilbao Basket Fundazioak Espainiako Txapelketako bere estreinaldian. Juniorrak paper on bat egiteko asmoz joan ziren Zaragozara eta baita lortu ere baina kanporaketen errondara joatetik oso gertu geratu  dira.

Estrenaildi zaila izan zuten. Extremadurako San Antoniok gauzak zail jarri zizkien Mikel Torrerenei. 62-73.

Bigarren partiduan irabaztera atera ziren, inolako konplexurik gabe. Bilbotarrek Pielagos zuten aurrean eta lehen laurdenean 38-14koa ezarri zuten. Amaieran 91-53. Hurrengo errondara sialkatzeko aukerekin jarraitzen zuten bilbotarrek.

 

Multzoko emaitzak ikusita, 16 puntuko aldearekin irabazi beharra zeukan Bilbao Basket Fundazioak Moncayori, final zortzirenetara sailkatzeko. Bigarren jardunaldian gertatu bezala, hirukei esker 12. Minuturako abantaila hori gainditua zuten. Bigarren eta hirugarren partzialean ere emaitza aldekoa zen, 44-65, 27.minutuan. Baina dena eginda zegoela zirudienean etorri zen Aragoikoen erantzuna. Luzapena lortu zuen Moncayok eta 88-77 nagusitu zen. Hemen bukatu zen Bilbao BAkset Fundazioaren esperientzia.

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak