Pasa den igandean burutu zuten Basauriko Urbi kiroldegian BSK Basari klubeko 14 taldeen aurkezpena. Hamar urte betetzen dituzte aurten eta ia maila guztietan daukate ordezkaritza. Ekitaldian 300 pertsonatik gora elkartu ziren.
BSK orain dela 10 urte jaio zen, Basaurin jokatu zuten jokalari ohien eskutik. Jokalari izandakoek entrenatzaile eta zuzendaritzako lanak hartu zituzten bere gain. Pixkanaka proiektua egonkortzen joan zen eta gaur egun 150 bat jokalari ditu klubak. Taldeko zuzendaritzak aurkezpena “herriaren aurrean ezagutzera emateko” baliatu nahi zuten, horrela klub sentipena handitu eta Basaurin duten presentzia areagotzeko.