[box]Lurraldeko berrogeita hamar kirolarik baino gehiagok konfinamenduan zehar umeek etxean jarduera fisikoa egin dezaten sustatuko dute, sare sozialen bidez.[/box]
Konfinamendu garaian lurraldeko umeen artean kirola sustatzeko, Bizkaiko Foru Aldundiak, Hezkuntza Fisikoaren Egunean, ekimen bat jarriko du abian, zeinaren bidez lehen mailako berrogeita hamar kirolarik baino gehiagok kirolaren balioak helaraziko baitituzte Foru Erakundearen sare sozialetan jarritako bideoen bidez.
«Egin kirola, have fun!» lelopean, Aldundiak lurraldeko neska-mutilak etxean kirola egitera sustatu nahi ditu, konfinamendu garaian ere.
Halaber, Bizkaiko kirolaren modalitate eta diziplina guztietako erreferen diren pertsonek mezu positibo bat helaraziko diete biztanle guztiei, oro har, eta umeei, bereziki, etxe barruan jarduera fisikoa egin dezaten bultzatzeko.
Hainbat kirol-modalitatetako erreferenteek hartu dute parte ekimenean, besteak beste, alpinismo, atletismo, saskibaloi, boxeo, txirrindularitza, hockey, pilota, arraun eta sokatirakoek.
Aurkitu bideoak HEMEN