(ARGAZKIA: acb Photo / A. Arrizabalaga) Txapelketa itzuli zen EBA Ligan eta Emakumezkoen Liga 2-an eta urte berriaren lehen balantzea ez da ona izan talde bizkaitarrentzat: bakarrik Surne Bilbao Basketek eta Ereaga Clinica Dental Getxo Saskik garaipena lortu zuten.
SURNE BILBAO BASKET 99 – UCAM MURCIA 81
Asteburuko amaieran, Jaume Ponsarnaurenek oso garaipen garrantzitsua eskuratu zuten, Errege Koparako aurkari zuzen baten kontra. Lehen itzulia amaitzeko bi jardunaldiren faltan, bilbotarrak zortzigarren postuan daude. Hasieratik nagusitu ziren etxekoak, Hakanson-en beste partida bikainarekin (25 puntu eta 11 asistentzia) eta saskiratutako 14 hirukorekin.
BARÇA CBS 64 – LOINTEK GERNIKA 61
Ligako bigarren itzulia hasi zen porrot batekin, nahiz eta Anna Montañanaren neskek aberage-a mantendu zuten. Sant Feliu de Llobregat-eko Juan Carlos Navarro pabilioian, oso partida berdindutan, bizkaitarrak aurretik azken laurdenaren hasieraren arte. Hortik aurrerik, txandaketak lidergoan eta Spreaficoren hiruko batek 60-61ko emaitza jartzeko 30 segunduren faltan. Baina etxekoek garaipena harrapatu zuten libre marratik.
CLÍNICA PONFERRADA SDP 76 – TEKNEI ZORNOTZA BIZKAIA 73
Bigarren itzuliaren hasiera eta ere porrota Mikel Garitaonandiaren gizonentzat. Bizkaitarrek Ponferradan galdu egin zuten, Larrean lehen jarduanldian irabazi zien aurkari baten aurka. Alde laburren partida batean, garaipena azken minutuetan erabaki zen: etxekoek 15-4ko partziala kateatu zuten (59-61etik 74-65ra), Amorebietako taldeari aukerarik gabe uzteko.
UNICAJA MIJAS 85 – HGB AUSARTA BARAKALDO EST 63
Urte berriak ez die tendentzia aldaketa bat ekarri Manu Morenoren neskei, Malagan laugarren porrot jarrian jaso zutenak. Partida erabaki zen erdiko laurdenetan, etxekoen eraso erakustaldi ikusgarriaren ondoren: 57-31ko emaitza 20 minututan.
LBC COCINAS.COM 79 – FUNDACIÓN BILBAO BASKET 70
Mikel Torrek zuzendatuko taldeak ezin izan zuen porrotik gabeko liderraren kantxan irabazi. Errioxako taldeak hasiera bikaina sortu zuen (21-9) partidaren eskulekua beti eramateko. Bilbotarrek aurpegia eman zioten partida osoan zehar, baina beharrezko azken bultzada falta zitzaien garaipenaz borrokatzeko.
EREAGA CLÍNICA DENTAL GETXO SASKI 82 – RESTAURANTE LOS ARCOS CB SOLARES 62
Imanol Adanen taldeak Fundacion Bilbao Basketen porrota aprobetxatu zuen berdinketa boskoitza eragiteko bigarren postuan, 8-4ko balantzearekin. Eskuinaldekoek partida apurtu zuten bigarren laurdenean, 22-6ko partzialari esker (47-32) eta partidaren amaiera lasaiaz gozatu zuten Faduran. 25 puntu, 9 errebote eta 6 asistentzia Nahuel del Val-entzat.
GIPUZKOA BASKET EASO 75 – CB SANTURTZI SK 72
Hirugarren porrot jarraian Gotzon Arrietarentzat, Donostiako ohiko etxera itzuleran. Atsedenaldiak oso ondo egin zien moreei, partida berdintzeko eta aurretik jartzeko azken txanpan. Bingen Perez-en hiruko batek 68-70ko emaitza jarri zuen 48 segunduren faltan, baina Odriozolak 2+1ekoa saskiratu zuen eta bizkaitarrek ez zuten uztaia aurkitu hurrengo bi erasotan.
TABIRAKO BAQUE 67 – GRUPO INMAPA FILIPENSES 84
Durangoko taldeak porrot gogorra jaso zuten Landakon, aurkari zuzen baten kontran sailkapeneko azken postuetan. Xabier Chicorenek bost porrot jarraian kateatu dute eta azkenaurreko plazan, baina orain inor gabe. Larunbatean, partida atsedenaldian erakabita geratu zen (32-51), bisitarien 0-15ko partzialaren ondoren.