Mario Lopezek Desafioan LF2-ko taldea entrenatuko du

mario lopez gernika
mario lopez gernika

Amaiera ezinhobea Gernika Bizkaiak aurten bizi izan duena, Mario Lopez entrenatzailearen eskutik, Emakumezkoen Ligara igo baita. Behin denboraldia amaitu dela, sariak jasotzeko garaia da. Asteburu honetan, Espainiako Saskibaloi Federazioak antolatzen duen “Emakumezkoen Liga – Emakumezkoen Liga 2 Desafioa“-n parte hartuko dute gernikako Mario Lopez entrenatzaileak eta Naiara Diez eta Patricia Valiente jokalariek.

Emakumezkoen Liga 2ko txapeldunaren gertalaria, Mario Lopez (Gernika KESB), Emakumezkoen Ligan entrenatzailerik onena izendatu dutenaren aurka, Chiqui Barras (Bembibre). Gertalari bakoitzak 20 urtetik gorako LF eta LF2-ko jokalarien selekzioa entrenatuko du. Elkarren kontra Guadalajarako Aguas Vivas Kiroldegian arituko dira, Espainiako kluben Junior Txapelketaren amaieran, ekintza ugariz betetako asteburu baten ondoren.

LF2-ko ligatik hautatu dituzten 12 jokalarien artean, Gernika Bizkaian aritu diren jokalari bi daude, Naiara Diez eta Patricia Valiente, sekulako denboraldia jokatu ondoren, merezitako saria jasoko dutelarik.

Deialdia osorik ikusgai

Desafioaren inguruko informazio guztia

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak