Aurreko egunetan kaleko bertsioan 3×3 modalitatean egiten den saskibaloiaren jaia Bilbora itzuliko delaren berri eman genizuen, Munduko Koparen ekintzen artean egiten den beste ekitaldietako bat, Plaza 2014, hain zuzen ere. Maiatzaen 31an izango da, Bilboko Ripako kaian.
Bilboko kaleetan egun osoan zehar saskibaloia egongo da, goizeko 10:00etan hasita, arratsaldeko azken ordura arte. Kategoria ezberdinetako txapelketak antolatuko dira, aurre-minitik hasita senior kategoriara arte, mini, haur eta kadete kategorietatik igaroz, noski; emakumezkoetan zein gizonezkoetan. Taldeak lau jokalariz osatuta egon daitezke, eta rdutegien informazio guztia eta neurketen egutegia maiatzaren 31a baino bi egun lehenago argitaratuko da.
Izen-ematea jadanik zabalik dago, beraz, azken unerako ez utzi.