Javi Durango zendu da, bizkaiko saskibaloiaren historia

javi durango
javi durango

Ostegunean, gure historiaren pertsonai nagusienetako batek utzi gaitu, 65 urte zituela. Javi Durango, adin guztietako gertalaria izan zen, eta horrez gain Euskal Federazioko Kudeaketa Batzordeko kidea izan zen 1991ko uztailaren 13tik 1993ko otsailaren 2ra arte, Gonzalo Casadoren agintaldian kirol zuzendari lanak burutu zituen eta azken urteetan bere jakituriaz gozatzeko aukera izan dugu hainbat irratsaioetan.

Bilbao Basketetik Loiola Indautxura, klub ugari doluminak adierazi dituzte sare sozialetan eta euren web orrialdeetan. Bizkaiko Saskibaloi Federazioak Javi Durangoren heriotza dela eta, bere doluminak adierazi nahi ditu, bizkaiko saskibaloiaren familiaren partaide garrantzitsuenetako bat joan zaigulako.

Ostegun honetan, Algortako Sarria beilatokian gaubeila  bat ezarri dute, metroko plazatik gertu, ostiral honetan goizeko 9:00etatik gaueko 21:00ak arte zabalik egongo dena, azken agurra eman nahi diotenentzat. Hileta, astelehenean izango da, uztailaren 7an, arratsaldeko 19:30etan San Ignacio Elizan (Getxo-Neguri), udaletxearen inguruan.

Goian bego.

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak