Jon Aldekoak BAM Torneoa jokatuko du gizonezkoen U14 selekzioarekin

Espainiako Saskibaloi Federazioak jokalari bizkaitarrez betetzen ari da selekzio ezberdinetako deialdiak. Kasu honetan, FEBek Tabirakoko antolatzailea den Jon Aldekoa deitu du gizonezkoen BAM Torneoan espainiako U14 selekzioarekin parte hartzeko.

Gizonezkoen U14 selekzioak BAM Torneoa jokatuko du Eslovenian abuztuaren 14tik 17ra. Momentu honetan, selekzio honek 15 jokalari ditu, eta bertan Jon Aldekoa jokalari bizkaitarra dugu.

Lan saioak Bartzelonan hasiko dira abuztuaren 9an, eta 13ra arte bertan izango dira, Esloveniara joan aurretik. Bertan, bost neurketa jokatuko dituzte, José María Silva izango da Aldekoaren hautatzailea gizonezkoen U14 selekzioan.

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak