II. MiniBasket 3×3 Saniko Jaiak 2014 Torneoa

3x3 san inazio indar saski
3x3 san inazio indar saski

Indar-Saski ST klubak Bizkaiko Saskibaloi Federazioaren laguntzarekin antolatuta, uztailaren 28an eta 29an II. MiniBasket 3×3 Saniko Jaiak 2014 Torneoa jokatuko da Bilboko San Inazio auzoan.

Ekitaldia Bilboko San Inazio auzoko Levante Plazan izango da. Uztailaren 28a, astelehenean, arratsaldeko 17:00etatik aurrera 8-13 urte bitarteko neska-mutilen txanda izango da, minibasket kantxetan. Uztailaren 29an, aldiz, 14 urtetik gorakoek parte hartzeko aukera dute.

Torneoa 3×3 modalitatean jokatzen da. Gehienez, talde bakoitzak 4 jokalari izango ditu. Txapeldun eta txapeldunordeentzat sariak egongo dira.

Inskripzioa burutzeko, Levante Plazan lehenengo egunean arratsaldeko 16:30etan egiteko aukera duzue. Txikien izen-ematea dohainik da, eta handiena, aldiz, parte hartzile bakoitzeko, 2€-koa.

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak