188 puntu, 38 puntu eta 45ko balorazioa Arroitajaureguirentzat eta bisitarien garaipena Bizkaiko lehia ikusgarrian, Durangon. Gainera, martxoaren azken asteburuak bolada onean dauden bi taldeak uzten dizkigu: bederatzigarren garaipen jarraian Bidaideak BIlbaorentzat eta bosgarrena CB Santurtzirentzat.
CAZOO BASKONIA 100 – SURNE BILBAO BASKET 78
Buesa Arenako derbia ametsgaiztoa izan zen Jaume Ponsarnauren gizonentzat. Bizkaitarrak beti atzetik markagailuan eta partida erabakita geratu zen atsedenaldian (51-27). Aldagelan egon ondoren, bilbotarrek bere aurkariaren erritmoa berdindu zuten eta bigarren zatiko emaitza eskuratu zuten.
LOINTEK GERNIKA BIZKAIA 58 – CADI LA SEU 68
Anna Montañanak zuzendutako taldearen bolada handia amaitu zen Malosten, bosgarren posturako aurkari zuzen baten aurrean (Busturialdekoak postu horretan mantentzen dira). Talde bizkaitarra beti atzetik eta ez zuten azken bultzada egiteko aukera izan. Datorren osteguna, Lointek Gernika Bizkaia Zaragozara joango da Erregina Kopa jokatzeko.
REAL CANOE NC 59 – TEKNEI BIZKAIA ZORNOTZA 75
Garaipen erosoa talde bizkaitarrentzat Madrilen. Mikel Garitaonandiaren mutilek hasiera bikaina sortu zuten (9-27) eta ez zioten bere aurkariari aukerarik eman. Etxeko taldea 9 puntura hurbildu zen hirugarren laurdenean (43-52), baina bizkaitarrek ez zuen arazorik izan amaierara arte.
HGB AUSARTA BARAKALDO EST 64 – CB ARIDANE 46
Logika bete zen Lasesarren eta Alberto Cearen neskek oso erraz irabazi zioten azken postuan dagoen taldeari. Etxekoen 12-0eko partziala ihes egiteko (17-6) eta beti aurretik. Ezkerraldekoek epaia eman zioten partidari azken laurdenaren hasieran, 6-0ekoarekin (55-37). Denboraldia amaitzeko bi jardunaldiren faltan, bizkaitarrak hamargarren postuan daude.
TABIRAKO BAQUÉ 92 – EREAGA CLÍNICA DENTAL GETXO SASKI 96
Derbi ikusgarria Landakon. Bisitarien garaipena bigarren postuan mantentzeko, Xabier Arroitajaureguiren partida ikaragarria: 38 puntu eta 46ko balorazioa. Etxekoak aurretik hirugarren laurdenaren azken txanpara arte, noiz getxoztarrek 6-18ko partziala lortu zuten partidari buelta emateko (70-79). Tabirakok ez zuen amore eman eta 3 puntura hurbildu zen (88-91), baina Eder Chavarriren hiruko batek azkena eman zion neurketa handiari.
FUNDACIÓN BILBAO BASKET 93 – GIPUZKOA BASKET EASO 64
Getxo bigarren postuan dago eta Fundacion Bilbao Basket, hirugarrenean. Mikel Torreren gizonek argi eta garbi irabazi zioten Gipuzkoa Basket Easori, bigarren laurden bikainari esker. Lehenengoan, 18-19ko emaitza. Atsedenaldian, 42-34. Hortik aurrera, etxekoen nagusitasun zabala.
MONDRAGON UNIBERTSITATEA 74 – CB SANTURTZI SK 95
Bosgarren garaipen jarraian Ezkerraldeko taldearentzat, denboraldiko unerik onenean dagoena. Iturripen, oso partida berdinduta 25 minutura arte (50-51), eta gero moreen mendetasuna, 0-14ko partzialarekin neurketa apurtzeko (57-81).
ECONY GRAN CANARIA 57 – BIDAIDEAK BILBAO BSR 75
Adrián Yáñezek zuzendutako gizonen bolada handiak Kanariar irletan jarraitu zuen: bederatzigarren garaipen jarrain bilbotarrentzat, galdu ez zutenak 2023ko lehen jardunalditik. Bizkaitarrek ez zuten arazorik izan (30-43ko emaitza atsedenaldian), Giuio Maria Papiren 39ko balorazioa.