I. Javi Durango Memorialeko lehenengo txapelduna Perfumerias Avenida taldea da, final zoragarri batean Gernika Bizkaiari 67 – 71 gailendu eta gero. Bukaerararte emozioz beteriko norgehiagoka izan zen, baina azkeneko momentuan gernikarrek galdutako errebote batek garaipena eman zion Perfumerias Avenidari. Dena den, Gernikak irudi oso ona eman zuen. Gogoratu beharra dago titulu hau irabazten duenak liga ere irabazi ohi duela.
Bestalde, hirugarren postua lortzeko ahaleginean, Zamarat eta Bizkaia GDKO aritu ziren. Zamorakoek lortu zuten garaipena, 66 eta 79, atsedenaldirarte mantendutako berdintasuna hirugarren laurdenean apurtzen hasi zirenean. Zamaratek kalitate handiagoko eta fisikoki hobeto zeuden jokalariak zeuzkan eserlekuan. Gauzak horrela, eta Galdakaoko taldeak zeuzkan bajak zirela eta, hirugarren laurdena abantaila hartzeko aprobetxatu zuten Zamaratekoek, markagailuari buelta emateko aukera guztiak ezerezean utziz.