Asteburu zoragarria talde bizkaitarrak sortutakoa. Lehen taldea Erreginaren Kopako finalerdietara iritsi zen eta junior eta kadete mailako taldeek Espainiako txapelketatarako txartelak lortu zituzten, bigarren faseak lehen postuetan amaitu ostean.
MUTILEN JUNIOR A1
Hirugarren postua jokoan zegoen azken jardunaldian, derbi batean. Eta Fundacion Bilbao Basketek lortu zuen. Hiriburuko taldeak Getxoren kantxan irabazi zuen (64-78), aberagea berreskuratuta. Lauko Finaleko finalerdietan, Easo Mandoegiren aurka jokatuko dute. Bere aldetik, Eskuinaldekoak Fundacion 5+11 liderra aurrez aurre izango dira.
Eta Santurtzik bosgarren postuan amaitu zuen denboraldia, Take Burruntzuri irabazita (83-65).
A2-an Ibaizabalek porrota jaso zuen Axa Amurrioren kantxan, 78-68ko emaitzarekin, lehen laurdenean erabakitako partidan. Loiola Indautxuren partida apiriralen 22ra atzeratu zen.
NESKEN JUNIOR A1
Jardunaldiko lehen poz handia ostegunean sortu zen. Lointek Gernikak FSGroupe Arabaren kantxan irabazi egin zuen eta Espainiako Txapelketarako txartela lortu zuen. Mikelo Retolazak zuzendutako neskek 0-8ekoarekin hasi zuten partida eta 17 puntuko aldea gozatu zuten atsedenaldian (23-40). Abantaila hori klabea izan zen, etxekoek 11-0eko partzialarekin hasi zutelako bigarren zatian. Gero, amaiera lasaia eta poz handia Gasteizen.
A2-an Tabirakoren partida atzeratu zen apirilaren 16ra. Eta La Sallerena aurreratu zen: martxoaren 12an, bilbotarrek Fundación 5+11ren kantxan irabazi zuten (41-55). Deustotarrak sendo mantentzen dira lidergoan.
Eta derbi bilbotarra Loiola Indautxu eta Centro de Estudios Mikeldi USK taldeen artean. Garaipena bisitarientzat, azken txanpan lortutako 2-13ko partzialari esker. Emaitza honen ondoren, bi taldeak berdinduta daude sailkapenean, 6 garaipenekin.
MUTILEN KADETE A1
Derbi bat bigarren fasea bukatzeko eta garaipen erosoa Fundacion Bilbao Basketentzat, Opebask Centro de Oposiciones Barakaldo Basket-en kantxan (51-99). Bilbotarrek Easoren aurka jokatuko dute finalerdietan.
Eta A2-an 2-2ko balantzea apirilaren lehen asteburuan. Garaipenak Tabirako Baque liderrentzat (65-58 Easoren aurrean) eta azken-aurreko postuan dagoen Loiola Indautxurentzat (50-64 Donostian). Eta porrot bikoitza Gasteizen: Jotake 65-Ibaizabal 40 eta Fundación 5+11 57 – Santurtzi 52.
NESKEN KADETE A1
Jardunaldiko bigarren poz handiaz larunbatean gozatu genuen. Lointek Gernikak Espainiako Txapelketarako txartela lortu zuen, Ekiola Ointxe irabazita (80-73) eta Optica Troconiz Arabarren porrota aprobetxatuta. Gasteiztarrek etxean galdu zuten Movilteck ISBren aurrean (56-58), Nora Arozenaren saski baten ondorioz. Lauko Finalean, Gaizka Barearen neskek Easoren aurka jokatuko dute.
Gainera, A2-an, derbi La Salle ikastetxean eta garaipena Barakaldo Basketentzat, 42-44ko emaitzarekin, emozioz beteriko amaieran. Bisitariak aurretik 17 puntugatik (25-42) 7 minuturen faltan, baina etxekoek 2ra hurbildu ziren, 15-0eko partzialari esker, Lucia Nietoren hiru hirukorekin. Naia Serranok barakaldotarren garaipena itxi zuen libre marratik.
Eta Loiola Indautxuk azken postuan dagoen AZ Participación Arabari irabazi zion 81-70. Tabirako eta Araskiren arteko lehia apirilaren 19an jokatuko da.