Talde bilbotarrak asteburuko poz handia eman zion gure saskibaloiari, bere bigarren kopa irabaziz, Amiab Albaceteri irabazi ondoren finalean. Arrakasta handia Adrian Yañez-en mutilentzat.
Madrileko Miguel Guillén Prim de Villa pabilioan Bidaideak Bilbao BSR taldearen festa handia bizi izan zen. Talde bilbotarrak bere bigarren Errege Kopa eskuratu zuen, Amiab Albacete irabazita finalean (72-80). Aurretik, Amivel eta Ilunion taldeei irabazi zioten, azken jokaldian erabakitako finalerdian.
Oso final parekatuan, ligako txapeldunaren aurka, bizkaitarrek bere kolpe eman zuten une klabean, azken laurdenaren hasieran: 54-55etik 66-75era, Papi handiarekin (32 puntu). Aurkariaren azken bultzada ez zen iritsi eta Bidaideak Bilbao BSRek Kopa altxatu zuen Madrilen. Datorren asteburuan, hurrengo erronka: Euroliga 1-eko Fase Finala.
Zorionak!!!