EUSKAL LIGAK: Pilar zubiak lehiaketaren lehen herena burutu du

LIGAS VASCAS: El Puente del Pilar culmina el primer tercio de competición

ARGAZKIA: Barakaldo Basket

Lehen faseko bosgarren jardunaldia jokatu da jai-zubi honetan. Denboraldiaren lehen herena bete da eta momento ona da lehen balantzea egiteko. Fundacion Bilbao Basket eta Lointek Gernika porrotik gabe mantentzen da, junior zein kadete mailan. Eta Loiola Indautxuren junior taldeak A1erako postuetan daude.

MUTILEN JUNIOR

Artxandan hasi zen asteburua. Fundación Bilbao Basketek garaipen argia eskuratu zuen Mondragon Unibertsitearen aurka (108-46). Bilbotarrak A1erantz doaz eta lagunak bilatuko ditu beste talde bizkaitarren artean, nahiz eta gure beste taldeek porrota jaso zuten asteburu honetan.

Donostian, Getxok galdu egin zuen Easoren pistan (77-63), 18-3ko partzial bat jaso ondoren bigarren zatiko hasieran (56-32). Eta Loiola Indautxuk zein Santurtzik ez zuten aukerarik izan Fundación 5+11 (69-102) eta Zarautz-en aurka (80-45), hurrenez hurren.

NESKEN JUNIOR

Bosgarren garaipen jarraian Lointek Gernikarentzat, arazorik gabe Easo Ibaeta Basket Plagamaniaren aurka (67-46), Malosten.

Gasteizen, oso garaipen garrantzitsua Loiola Indautxurentzat, Euromex Araskiren aurka (49-58). Neurketa parekatua lehen minututik eta bilbotarren erasoa une klabean: 47-43tik 48-56ra, azken laurdenaren zazpi minututan.

Denboraldiko lehen garaipena lortzeko zorian egon zen La Salle Bilbao, FSGroupe Arabaren aurrean. Bilbotarrek era ikusgarriaz hasi zuten neurketa eta 12 puntuko aldeaz gozatu zuten bigarren laurdenaren erdialdean (29-17). Atsedenaldian, 32-27. Bigarren zatiko hasiera klabea izan zen, gasteiztarrak ihes egin zirelako (35-45). La Sallek ez zuen amore eman eta buelta eman zion (49-48), baina 1-9ko partziala garaipena eman zien bisitariei.

MUTILEN KADETE

Derbi Artxandan eta Fundación Bilbao Basketek erraz irabazi zion Tabirako Baqueri (97-25).

Barakaldo Basketek porrota jaso zuen Easoren kantxan (73-62). Oso partida berdinduta bigarren laurdenaren hasierara arte (21-22), baina gero donostiarrek 22-5ko partziala lortu zuten bizkaitarrei aukerarik gabe uzteko.

Eta CB Santurtziren porrot zabala Fundación 5+11ren aurka (33-95)

NESKEN KADETE

5-0eko balantzea Lointek Gernikarentzat, porrotik gabe mantentzen dena sailkapeneko bigarren postuan. Markagailuak adierazten duena baino partida parekatuagoa (47-67). Beti aurretik bizkaitarrak, baina beti Easo Ibaeta Basket-en erresistentziarekin. Gernikarrek behin betiko ihes egitea lortu zuten 2-10reko partzialarekin, hirugarren laurdenaren amaiera eta azkenaren hasieraren artean (40-56).

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak