Datorren ekainaren 23an, Bilboko San Inazio kiroldegian, desgaitasun intelektuala duten kirolarientzako egokitutako saskibaloi koparen azken fasea ospatuko da. Bizkaiko Kirol Egokituaren Federazioak eta Bizkaiko Saskibaloi Federazioak antolatuta eta Rural Kutxa, Bilbao Kirolak eta Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzarekin.
Liga Erregularreko 4 talde onenek finalerdietako gurutzaketak jokatuko dituzte 10:00etan eta, ondoren, 12:15ean finala jokatuko da. Barakaldo Basket, Lehoiak Gorabide, OSK El Chiringuito Portugalete eta Lointek Gernika Kopako titulua lortzeko lehiatuko dira.
Lehia hutsetik haratago, ekainaren 23an finkatu den denboraldi eta lehiaketa baten amaiera izango da. Saskibaloi Liga Egokituak 8 talde izan ditu ikasturte honetan, eta hurrengo ekitaldirako beste talde bat izango da, Tabirako Durango. Motorrak berotzen joateko, durangarrek Kopako Azken Fasean parte hartuko dute 11:00etan Araberri Vitoriaren aurka jokatuko den erakustaldi partida batean.
Bizkaiko Kirol Egokituaren Federazioak eta Bizkaiko Saskibaloi Federazioak elkarrekin antolatzen dugun ekitaldi honek helburu hauek ditu:
- Desgaitasuna duten pertsonak kirolera sartzeko normalizazioa eta aukera-berdintasuna benetan ikusaraztea.
- Desgaitasuna duten pertsonak kirola normaltasunez egitea.
- Kalitatezko kirol jarduera erraztea, kirol modalitate honetako federazio konbentzionalaren (saskibaloia) egiturak eta esperientzia aprobetxatuz.
- Kirol-eragileen arteko ekintza bateratuen garrantzia nabarmentzea, desgaitasuna duten pertsonak kirola egiteko aukerak errazten eta zabaltzen dituztelako.
- Desgaitasuna duten pertsonei kirol-eskaintza handiagoa eta hobea ematea Bizkaiko lurralde osoan banatutako klub konbentzionaletan, egungo eskaintza deszentralizatzen lagunduz eta kirol inklusiboaren kontzeptua indartuz.