ARGAZKIA: Tabirako ST
Bai durangarrek bai bilbotarrek garaipen garrantzitsua lortu zuten 3-2ko balantzea lortzeko denboraldiko bosgarren jardunaldian. Kadete mailan ere, Fundación Bilbao Basketek eta Lointek Gernikak bakarkako lidergoak indartu zituzten.
NESKEN JUNIOR
Loiola Indautxuk jardunaldiko poz bakarra eman zigun garaipen garrantzitsuarekin Fundibide ISBren aurka (52-40). Bilbotarren hasiera ikusgarria (19-4) eta bigarren laurden bikaina (38-15).
Denboraldiko laugarren porrota Lointek Gernikarentzat. Eta era mingarriaz. Hasierako 12-0ekoa eta 13 puntuko aldea bigarren laurdenean (35-22). Easoren erreakzioa hirugarrenean (48-45) eta donostiarren 7-0ekoa gehiago estutzeko (54-52). Bizkaitarrak aurretik azken minutuan, baina Leire Ordorikaren saski batek behar zuten luzapenera joateko. Une horretan hondamendia iritsi zen, 0-11eko partzialarekin (64-75).
Eta Gasteizen, porrota Barakaldo Basket-entzat koliderra den Optica Troconiz Arabaren aurka (59-46). Gasteiztarren 11-0ekoa lehen zatia bukatzeko (31-21) eta 8-0ekoa azken laurdenaren hasieran ihes egiteko (53-39).
MUTILEN JUNIOR
Pasaden jardunaldiko porrota ostean, Fundación Bilbao Basket Fundazioa garaipen erosoa lortu zuen Amurrion (50-97).
Araberriren kantxan, Loiola Indautxu (66-55) aukera bikaina desaprobetxatu zuen sailkapena apurtzeko. Gasteiztarrek denboraldiko lehen garaipena eskuratu zuten bigarren laurdenean ihes egin eta gero (38-27). Azken txanpan, bilbotarren hurbilpenari eutsi egin zioten (56-50).
Eta jardunaldiko amaieran, Centro de Estudios Mikeldi USK-ak porrot argi jaso zuen Easoren kantxan (87-23).
MUTILEN KADETE
Derbi Barakaldon eta garaipena Fundación Bilbao Basket Fundazioarentzat, porrotik gabe mantentzeko (49-62). Bilbotarrek partida erabakita utzi zuen atsedenaldian (19-38) eta barakaldotarrek azken laurdena irabazteko apeta izan zuten (16-10).
Eta Tabirako Baquek garaipen handia lortu zuten A1eko postuetan indartzeko. Bizkaitarrak sei puntu atzetik lehen zatian, baina buelta eman zioten 2-13koarekin (30-35). Emozioz beteriko amaiera, kolpez kolpe: etxekoen 5-0ekoa (54-52), bizkaitarren 0-7ekoa (54-59), beste etxekoen 5-0ekoa eta Tabirakoren behin betiko 0-4 garaipena lortzeko.
NESKEN KADETE
Lehen postuan sendotzen da Lointek Gernika Easoren kantxan lortutako garaipenari esker (48-58). Bizkaitarrek emaitza handia lortu zuten aurkari zuzen baten pistan. 2-14ko partziala bigarren zatiko hasieran (29-43) eta 0-8ekoa azken laurdenean donostiarren itxaropenei agur esateko (39-53).
La Sallek bigarren garaipen jarraian lortu zuten, 3-2ko balantzera iristeko. Lehen zati parekatuaren ondoren (28-26), bilbotarrek hirugarren laurdena 10-0ekoarekin itzi zuten (53-39). Bolada honek garaipen erosoa bermatu zuen FSGroupe Arabaren aurrean (61-53).