Aritz Duroren neskek garaipen garrantzitsua lortu zuten Real Canoeren aurka eta orain bi partidako aldea dute Madrilgo taldearekiko. Fundación Bilbao Basket Fundazioa eta Lointek Gernikak bigarren garaipen jarraian eskuratu zuten eta Surne Bilbao Basketek lehen porrota etxean jaso zuen.
SURNE BILBAO BASKET 98 – VALENCIA BASKET 103
Jaume Ponsarnauk zuzendutako mutilek kurtsoaren lehen porrota Miribillan jaso zuten eta bere etxeko bolada onari agur esan zioten. Valentziarrek 22 eraso errebote hartu zuten eta 13 jaurtiketa gehiago saiatu zituzten. Bilbotarrak aurretik lehen zatian, puntu askorekin (54-49), baina bisitariak ihes egin ziren hirugarrenean eta ez zuten agintea galdu, nahiz eta hutsegite batzuk libre marratik.
LOINTEK GERNIKA BIZKAIA 90 – OSÉS CONSTRUCCIONES ARDOI 61
Denboraldiko lehen garaipena Maloste (hirugarren partidan) eta bigarren poz jarraian bizkaitarrentzat, azken postuan dagoen taldearen aurrean. Gernikarrak ihes egin ziren hirugarren laurdenean. Atsedenaldian, 33-26ko emaitza. 10 minutu geroago, 63-44. 7 jokalarik 10 puntu edo gehiagoko balorazioa lortu zuten.
CLINICA PONFERRADA SDP 79 – TEKNEI BIZKAIA ZORNOTZA 76
Asteburuko amaieran, hirugarren porrot jarraian bizkaitarrentzat. BIgarren laurdena klabea izan zen, 24-9ko partzialarekin etxekoentzat eta 13 puntuko aldea atsedenaldian. Zornotzak pixkanaka pixkanaka erreakzionatu zuen eta puntu batera hurbildu zen azken bultzadari esker (77-76). Etxekoek saskiratu zuten libre marratik eta berdinketa lortzeko azken hirukoa ez zen sartu.
HORBISA SPIRIT GREENKW BARAKALDO 66 – SERNOVA RENOVABLES REAL CANOE 65
Oso garaipen garrantzitsua barakaldotarrek lortutatako, aurkari baten aurrean sailkapeneko beheko postuetan. Bizkaitarrek bere bolada txarrari agur esan zioten, madrildarrei irabazita sufrimendu askorekin. Etxekoek 8 puntuko aldea izan zuten 3 minuturen faltan, baina bisitariak 2ra hurbildu ziren. Ines Tomásek ez zuen huts egin libre marratik garaipena ziurtatzeko, 4 punturekin.
IBAIZABAL 69 – MIPELLETYMAS BF LEON 71
Laugarren porrot jarraian talde bizkaitarrentzat, garaipenik gabe mantentzen direna. Urretan, mailako lider baten aurrean, galdakaoztarrek garaipena lortzeko azken jaurtiketa izan zuten.
CONSTRUCCIONES GONZALO CRESPO PAS PIÉLAGOS 66– FUNDACIÓN BILBAO BASKET FUNDAZIOA 73
Bigarren garaipen jarraian filial bilbotarrentzat, lehena etxetik kanpo. Bizkaitarrak ihes egin ziren bigarren laurdenean, 11 puntuko aldea lortuz (20-31). Abantaila 17 puntukoa zen hirugarrenean, 1-10reko partzialaren ondoren (33-50). Etxekoek ez zuten amore eman, baina ezin izan ziren sei puntu baino gehiagora hurbildu.
LBC COCINAS.COM 77 – TABIRAKO BAQUÉ 69
Hirugarren porrot jarraian Durangoko taldearentzat denboraldiko hasieran. Logroñon, klabea hirugarren laurdenean egon zen. Lehen zatian, 35-34ko emaitza. Gero, 61-46. Partida erabakita, baina bizkaitarrek ez zuten amore eman eta azken laurdena irabazi zuten.
BIDAIDEAK BILBAO BSR 88 – MENARINI JOVENTUT 46
Kurtsoaren lehen garaipena Txurdinagan. Pasaden jardunaldian Getafen gertatu zen bezala, bilbotarrek ez zuen arazorik izan garaipen erosoa lortzeko. Atsedenaldian, 18 puntuko aldea (41-23).