Bizkaiko nesken selekzioak hirugarren postuan amaitu du Zallan ospatzen ari den Euskadi eta Nafarroako Txapelketa, Arabari irabazita (76-42). Jon Ortizek zuzendutako neskek garaipen zabala lortu dute eta finalerdietan jasotako porrotaren arantza kendu dira.
HIRUGARREN POSTUA: BIZKAIA 73 – ARABA 42
Intentsitate handiarekin hasi da Bizkaia. Lehen minutuan, Arabak hutsartea eskatu behar izan du, 4-0eko partziala jaso ondoren. Hasiera horren ondoren, lehen laurdena oso parekatua izan da eta Nadie Martinezen saski batekin bukatu da, 16-11ko emaitzarekin.
BI taldeen hutsegiteak bigarran laurdenaren hasieran. Baina bizkaitarren presio defentsiba eraginkorra izan da aldea handitzeko, 19-10eko partzialari esker. Atsedenaldian, 35-21.
Bizkaiak partida erabakita utzi nahi izan du bigarren zatiko hasiera. Intentsitatea defentsan, Martinez eta Gomezen hirukoak eta Boveda eta Kortabitarteren puntuak zonan. 18-2ko partziala eta bizkaitarrak ihes egin dira. Talde-lan handia partida guztian zehar eta Nerea Bovedaren partida handia, 17 puntu eta 8 errebotekin. Garaipen honekin, Bizkaiak hirugarren postua eskuratu du Zallan.