Hasi da gure selekzioentzat Laudio jokatzen ari den Euskadi eta Nafarroako Infantil txapelketa eta hasiera ezinhobea izan da. Mutilek Nafarroari irabazi diote, intentsitate handiko finalerdian, non bizkaitarrek hobeto kudeatu baitute azken txanpa. Bihar, 16:00etan, finala Arabaren aurka.
FINALAURREKOA: NAVARRA 58 – BIZKAIA 61
Nerbio asko finalerdietako hasieran. Bizkaiak intentsitate handia eskaini du, 2-6ko partziala lortuz. Baina Nafarroak erreakzionatu du bere piboten puntuei esker. Bi taldeetako batek ere ez du erritmoa markatu, baina Asier Gonzalez-enak aurretik mantentzen dira, 6 puntuko aldearekin. Momentu horretan, gure aurkariak puntu errazak lortu ditu eta asmatu du ere hiruko marratik. Bizkaiak arazoak izan ditu falta pertsonalekin eta finalerdia 31nako berdinketarekin iritsi da atsedenaldira.
BIgarren zatiko hasiera ikusgarria izan da, 1-11ko partzialarekin, Ander Lopez-en hiruko baten ondoren: oso defentsa ona, presio bikaina eta erabaki zuzenak erasoan. Nafarroak partida gelditu behar izan du, neurketaren erritmoa aldatzea lortuz eta aukera guztiak mantenduz: 45-49ko emaitza hirugarren laurdenaren amaieran. Bizkaiko mutilek bere aurkariaren bultzadari eutsi egin diote eta berriro ihes egin dira. Eta bi aukerak izan dituzte 12 puntuko aldea eskuratzeko. Baina ez dituzte aprobetxatu eta Nafarroa puntu batera hurbildu da, 90 segunduren faltan (56-57). Berriro nerbioak agertu dira, hutsegindako libreekin, baina Galder de las Herasek bi garrantzitsuenak saskiratu ditu finalerako txartela ziurtatzeko.