Bizkaiak bi tituluak eskuratu ditu Laudion ospatu diren Euskadi eta Nafarroako Infantil txapelketetan. Neskek ez diote aukerarik eman nahi Gipuzkoari eta lehen minututik bere nagusitasuna erakutsi duten. Atsedenaldian, finala erabakita izan da eta bigarren zatiko lehen minutuetan Bizkaiak epaia eman dio partidari.
NESKEN FINALA: BIZKAIA 107 – GIPUZKOA 59
Hasierako saltotik, Bizkaiak erakutsi du titulua nahi zuela: presioa, intentsitatea, erabaki onak erasoan eta elkarlana defentsan. Iker Añonek zuzendutako neskak beti aurretik: 12-6, 20-7 eta 29-19 lehen laurdenaren amaieran. Gipuzkoak neurketa erotu egin nahi izan du eta Bizkaiko entrenatzaileak oso azkar hutsartea eskatu du. Hortik aurrera, gure neskek berriro erritmoa kontrolatu dute, baina gipuzkoarrek aldea murriztu dute. Beste hutsartea eta erreakzio bikaina: 10-0eko partziala eta 49-31ko emaitza atsedenaldia, oso sensatzio onekin.
Emaitza oso ona zen, baina oraindik asko zegoen egiteko. Mail horietan, joko zoroak partidaren zeinua aldatzen duten boladak eragin ditzake. Hori zen Bizkaiko helburua: erritmoa kontrolatzen jarraitzea. Eta ez dute bakarrik lortu, baizik eta, gainera, finaleko kolpe handia eman dute, presioarekin eta hirukoekin. Hirugarren laurdenaren erdialdean, jada partida erabakita izan da. Garaipen erabatekoa eta titulua Bizkaiarentzat, maila hau menderatzen jarraitzeko.