ARGAZKIA: @unaisleep
Jardunaldi ikusgarria gure emakumezkoen Elite taldeentzat, garaipen handiekin bere zaleen aurrean. Oso garrantzitsua Barakaldok lortutakoa, permanentziari begira aukera guztiak mantentzeko.
VALENCIA BASKET 89 – SURNE BILBAO BASKET 70
Talde bilbotarrak ondoriorik gabeko porrota jaso zuen, 2 garaipeneko aldea mantentzen baitu jaitsieran dauden taldeekiko. Valentzian, lehen zati ona Ponsarnauren mutilentzat, baina garaipena lortzeko aukerarik gabe bigarrenean. Etxeko taldea ihes egin zen azken laurdenean eta 21 errebote gehiago harrrapatu zituzten.
LOINTEK GERNIKA 75 – CLUB JOVENTUT BADALONA 57
Asteko jardunaldi bikoitza ezinhobea izan da talde bizkaitarrentzat. Asteazkenean, Lucas Fernandez-ez zuzendutako emakumeek Ensinori irabazi zioten (69-72) eta atzo, Malosten, ez zuten arazorik izan Joventut Badalonaren aurka, 27-9ko partzial ikusgarriarekin bigarren laurdenean. Bi garaipen hauekin, playofferako postuetan mantentzen dira bizkaitarrak.
CÁCERES PATRIMONIO HUMANIDAD 75 – TEKNEI ZORNOTZA BIZKAIA 66
Entrenatzaile berria (Iñigo Nuñez), baina porrota liderraren kantxan. Eta egoera zaildu zaie bizkaitarrei, aurkari zuzenek garaipena lortu zutelako eta orain permanentzia 3 partidara dago. Amorebietakoek lehen zati ona jokatu zuten (41-42), baina liderrak buelta eman zion hirugarrenean (21-12). Azken laurdenean, bizkaitarrek bakarrik 6 puntura hurbildu ahal izan zuten.
HORBISA SPIRIT GREENKW BARAKALDO 61 – ALTER ENERSUN AL-QAZERES 52
10 jardunaldiren ondoren, talde barakaldotarrak berriro gozatu zuen oso garaipen garrantzitsuarekin, permanentziarako aukerak mantentzeko, denboraldia amaitzeko 3 jardunaldi geratzen direnean. Lasesarre, beti aurretik bizkaitarrak, defentsa bikainarekin (32-17 lehen zatian). Urduritasun pixka bat azken laurdenean (44-39), baina poz handia amaieran.
IBAIZABAL 69 – ARANGUREN MUTILBASKET 59
Nahi Mongek zuzendutako taldea zazpigarren postura igo da bigarren garaipen jarraiaren ondoren eta permanentzia ia ia lortu du. Lehen zati bikaina (38-24), bisitarien erreakzioa handia hirugarrenean laurdenean (50-47) eta galdakaoztarrek bere aldea oso ondo kudeatu zuten azken minutuetan.
BLENDIO 65 – FUNDACIÓN BILBAO BASKET 54
Laugarren porrota jarraian talde bizkaitarrentzat, zazpigarren postura jaitsi dena, 10-10reko balantzearekin. Santanderren, bilbotarrek bakarrik 3 hiruko saskiratu zituzten, 25 jaurtiketetan, baina garaipena lortzeko aukerak izan zituzten azken txanpan (54-50). Une horretan, hiru minuturen faltan, etxekoen 8-1eko partziala partida erabakita uzteko.
TABIRAKO BAQUÉ 42 – CAJA RURAL REAL VALLADOLID BALONCESTO 75
Oso porrot gogorra talde bizkaitarrentzat Landako, azkenaurreko sailkatuaren aurrean, oso ekun kaskarra jaurtiketetan (53tik 15 eta 21tik 10 libre marratik). Bisitariek ez zuten arazorik izan, 13 puntuko aldea atsedenaldian.