ARGAZKIA: acb Photo / Aitor Arrizabalaga
Hiru partidako aldea eta aberagea du talde bizkaitarrak, jaitsierako postueekiko, Coviran Granadari irabazi ondoren Miribillan, igande arratsaldean. Ibaizabalek salbazioa lortu zuen Urretan, denboraldiko hamargarren garaipenarekin. Eta EBA ligako derbian, garaipena Bilbora joan zen.
SURNE BILBAO BASKET 91 – COVIRAN 88
Ez matematikoki, baina talde bizkaitarrak pauso handi bat eman zuen Miribillan. Jaume Ponsarnauren gizonek beste aurkari zuzena gainditu zuten (lehen itzulian bezala) eta hiru partidako aldea dute jaitsieran dauden taldeekiko. Bizkaitarrek ihes egin ziren hirugarren laurdenean eta abantaila kudeatzen jakin zuen azkenengoan, Pantzar handiarekin: 20 puntu eta 33ko balorazioa.
CULTURAL Y DEPORTIVA LEONESA 74 – TEKNEI ZORNOTZA BIZKAIA 68
Asteburuko amaieran, azken postutik irteteko garaipen klabea lortzeko zorian egon zen Zornotza. Hartu-eman bateko neurketan, bizkaitarrek 9 puntu berreskuratu zituzten (49-40) hirugarren laurdenean azkenengoan aurretik sartzeko (58-60). Baina azken 10 minutu horietan, Iñigo Núñez-en mutilek arazo asko izan zuten erasoan eta etxekoek aprobetxatu zuten ihes egiteko (69-63).
HORBISA SPIRIT GREENKW BARAKALDO 45 – LA CORDÁ DE PATERNA NB 49
Talde barakaldotarrak aukera ona galdu zuen Larrean, jaitsieratik ihes egiteko. Lehen zatian, bizkaitarrak aurretik, 8 puntuko aldearekin. Valentziarrek buelta eman zioten hirugarrenean eta azkenengoan, puntu gutxi. Barakaldotarrak berriro aurretik (44-43), baina bakarrik puntu bat saskiratu zuten azken lau minutuetan.
IBAIZABAL 66 – CEEB TORDERA BLANES 56
Poz handia Urretan. Denboraldiko hamargarren garaipena eta salbazioa lortu zuen Ibaizabalek, kolistari irabazita. Beti aurretik Nahi Mongeren taldea, azken laurdena hasi zuenak 11 puntuko abantailarekin. Eta arazorik gabe azken txanpan, kataluniarrak bakarrik zazpi puntura hurbildu baitziren (52-45).
TABIRAKO BAQUE 60 – FUNDACIÓN BILBAO BASKET 74
Landakoko derbian, talde bilbotarrak agur esan zion bere bolada txarrari, azken minutura arte borrokatu zuten durangarren aurrean. Mikel Torreren mutilek lidergoa eraman zuten partidu osoan zehar, baina ihes egiten lortu gabe. Tabirako Baque bost puntura hurbildu zen bost minuturen faltan (57-62). Une horreta, bisitariek 0-10reko partziala eskuratu zuten neurketa erabakita uzteko.
BIDAIDEAK BILBAO BSR 80 – ECONY GRAN CANARIA 62
Talde bilbotarren zazpi garaipeneko bolada amaitu zen Txurdinagan, laugarren sailkatuaren aurka (orain partida bateko abaintaila dute bizkaitarrek). Oso neurketa parekatua, hasieratik amaiera arte, eta momento klabea iritsi zen bisitarien 1-14ko partzialarekin: 71-66tik 72-80ra pasatu zen. Bilbotarrek ez zuten amore eman, baina garaipena hegazkinez joan zen.