ARGAZKIA: Unai Murillo
Hitzordu bikoitza gure kantxetan Euskal Koparekin. Urretan, LF2-LF Challengen txapelketan, bai Barakaldok bai Ibaizabalek galdu egin zuten finalerdietan. Eta Indautxuko Jesuitas ikastetxean, Zornotzak Lauko Finalerako txartela eskuratu zuen, bilbotarrei irabaziz.
EUSKAL KOPA LF2 – LF CHALLENGE
OINTXE 69 – HORBISA SPIRIT GREENKW BARAKALDO 65
Ezkerraldeko taldeak galdu egin zuen Urretan jokatutako lehen finalerdietan. Galdakaoko kantxan, lehen zati parekatua eta 32-30ko emaitza, gipuzkoarrekin aurretik.
Bigarrenean, Ointxeren lehen kolpea: 8-0eko partziala eta 10 puntuko aldea (49-39). Aritz Durok zuzendutako nesken lanean jarraitu zuten, aukerekin mantenduz, hori bai, beti 5-6 puntura. Bi minuturen faltan, barakaldotarrek 2 puntura hurbiltzea lortu zuten (64-62), baina Sarastiren hiruko batek aukerarik gabe utzi zioten.
IBAIZABAL 53 – DOMUSA TEKNIK ISB 62
Anfitrioiak ezin izan zuen Euskal Kopa LF2ko finalerako txartela lortu. Urretan, Txutxi Solarrek zuzendutako taldeak lehen laurden bikaina eskaini zuen erasoan; 22 puntu eta aurretik markagailuan. Baina gipuzkoarren defentsa hobetu egin zen bigarrenean eta 8 puntuko aldea lortu zuen 19. minutuan.
Atsedenaldian, 35-39ko emaitza. Eta gero, une klabea: bisitarien 2-12ko partziala eta neurkera ia erabakita (37-51). Bizkaitarrek bakarrik 8 puntu saskiratu zituzten bigarren zatiko lehen 15 minutuetan (43-61).
EUSKAL KOPA EBA
UNIVERSIDAD DEUSTO LOIOLA INDAUTXU 70 – TEKNEI ZORNOTZA 79
Lehen faseko hirugarren jardunaldiaren derbian, bisitariek garaipena lortu zuten txapelketako Lauko Finalerako txartela lortzeko. Bilbotarrek agur esan behar izan zioten torneoari.
Bisitariek hasiera ikusgarria sortu zuten: 4 hiruko lehen bost minutuetan 6-18ko emaitza jartzeko. Zornotzako abaintailak hazten jarraitu zuen eta 10-32ra joan zen bigarren laurdenaren hasieran.
Partida ia erabakita, baina Loiola Indautxuk erreakzionatu zuen hirugarren laurdenean: 32 puntu eta 20-5eko partziala 3 puntura (57-60) eta puntu batera hurbiltzeko (62-63). Une horretan, Teknei Zornotzak 2-12koa eskuratu zuen, Justoren bi hirukorekin, garaipena ixteko.