EUSKAL KOPA LF: Lointek Gernika Bizkaiak titulua berretsi du

EUSKAL KOPA LF: Lointek Gernika Bizkaiak titulua berretsi du

ARGAZKIA: Markel Iglesias

KUTXABANK ARASKI 50 – LOINTEK GERNIKA BIZKAIA 58

Titulurako neurteka Landakon eta talde gasteiztarra oso sendo hasi zen: 14-4ko partziala, zortzi minutuetan, eta Lucas Fernandezek eskatutako hutsartea. Geldialdia ez zen funtzionatu eta Made Urietaren taldea 23-10rera joan zen bigarren laurdenaren hasieran. Bizkaitarrak libre marrara joan ziren eta markagailua estutu zuten atsedenaldian (27-21).

Hobekuntzak bigarren zatian jarraitu zuen eta Lointek Gernika Bizkaiak buelta eman zion markagailuari (29-30). Gero, 4 puntuko aldea (37-41), baina neurketak amaiera parekatua izan zuen (47-44, zazpi minuturen faltan). Une klabe horretan, Lucas Fernandez-en neskek 2-9ko partziala lortu zuten, 5 minututan (49-53). Gasteiztarrek bakarrik puntu bat lortu zuten libre marratik eta Lointek Gernika Bizkaiak titulua alta egin zuen Landakon.

28/09/2025 Araski - Lointek Gernika (Euskal Kopa LF) - Markel Iglesias

LOINTEK GERNIKA 60 – IDK EUSKOTREN 59

Talde bizkaitarrak oso landutako garaipena lortu zuen Euskal Koparen estreinaldian, Kutxabank Araskiren aurka igandean titulurako borrokan aritzeko. Lucas Fernandez-en neskek 7-0eko partziala eskuratu zuten bigarren laurdenean, 8 puntuko aldea lortzeko, baina donostiarrek erantzun bera eman zieten bizkaitarrei.

Berdintasun handia bigarren zatian, alde txikirekin, eta emozioz beteriko amaiera. Lointek Gernikak 5 puntuko alde garrantzitsua lortu zuen, bi minuturen faltan, baina ez zuen puntu gehiagorik saskiratu amaiera arte. Gipuzkoarrak puntu batera hurbildu ziren, baina azken minutuan ez zuten punturik lortu eta garaipena Gernikara joan zen.

IDK EUSKOTREN 56 – KUTXABANK ARASKI 58

Euskal Koparen lehen jardunaldian, gasteiztarren erremontada azken laurdenean garaipena lortzeko. Gipuzkoarrek 10 puntuko aldea izan zuten 8 minuturen faltan.

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak