Bizkaiko Kirol Egokituaren Federazioak, Bizkaiko Saskibaloi Federazioarekin batera, urriaren 20 eta 27rako jardunaldi informatiboak diseinatu ditu Miribillako Kirol Etxeko ekitaldi aretoan.
Desgaitasuna duten pertsonen saskibaloia oso ondo ezagutzen duten bi hizlari izango ditugu, hala nola Marta Pérez Gomez, Espainiako/Nazioarteko FEDDI saskibaloi koordinatzaile eta arduraduna, eta Adrián Yáñez, Bidaideak Bilbao BSRko entrenatzaile ohia eta BSR estatuko hautatzailea.
Honekin batera doaneko parte-hartzeari buruzko bi jardunaldiei buruzko informazioa jasotzen duen kartela bidaltzen dizuegu, desgaitasuna duten pertsonek egiten duten saskibaloia ikusarazten eta hura sustatzen jarrai dezazuen.
Urriaren 20an, astelehena
- 19:00 h. Jardunaldien aurkezpena (BSF-BKEF presidenteak)
- 19:15 h. Kirol inklusiboaren kontzeptua definitzea eta aztertzea. (FDAB-BKEFeko kirol arduraduna)
- 19:45 h. Desgaitasun fisikoa duten pertsonentzako saskibaloia, BSR saskibaloia, (Bidaideak Bilbao BSR taldeko entrenatzaile ohia, Adrián Yáñez)
- 20:15 h. Jardunaldian parte hartu dutenen galderen txanda.
Urriaren 27an, astelehena
- 19:00 h. Jardunaldiaren aurkezpena (BSF Kirol Zuzendaria)
- 19:20 h. Desgaitasun intelektuala duten pertsonen saskibaloia estatuan/nazioartean (saskibaloiaren arduradunak nazio mailan FEDDI)
- 20:00etan. Jardunaldian parte hartu dutenen galderen txanda.
- 20:30 h. Jardunaldien amaiera.