Bizkaiko Saskibaloi Federazioak Eskola Laguntzaile guztiei dei egiten die abenduaren 2an Portugaleten egingo den Prestakuntza Jardunaldian parte hartzeko.
- Tokia: Pando Aisia kiroldegia
- Ordutegia: 17:00etatik 19:00etara
HELBURUA
Eskola-araudiaren eta -arbitrajearen oinarrizko ezagutzak eguneratzea eta indartzea, jarduera-irizpideak eta metodologia bateratuz, partidetan gertatzen diren egoerei segurtasunez eta koherentziaz aurre egiteko.
IZENA EMATEA
Edukiera mugatua: 60 pertsona.
Izena emateko, abenduaren 1eko 20:00ak arte eskuragarri dagoen online inprimaki hau bete beharko da.












