EUSKAL LIGAK: Lehen faseko azken txanpa hasi da

LIGAS VASCAS: Penúltimo esfuerzo antes del parón

NESKEN JUNIOR

Lointek Gernikak lehen postua ziurtatu zuen, Easori oso erraz irabazita (92-54) Maloste. Bigarren laurdenean, 25-6ko partziala.

Eta Loiola Indautxu denboraldiko bigarren garaipena lortzeko zorian egon zen. Bilbotarrak 4 puntu aurrekin bi minuturen faltan, baina 0-7ko partziala jaso zuten, Ointxeren aurrean (56-59).

MUTILEN JUNIOR

Lehen faseko hamargarren garaipena lortu zuen Fundación Bilbao Basket Fundazioak, Easoren kantxan (60-77), bigarren laurdenean lortutako 6-26ko partzial ikusgarriari esker.

What’s Up Barakaldo Salesianos-ek ez zuen arazorik izan etxean, azken postuan dagoen Amurrioren aurka (86-44).

Eta Loiola Indautxuk ez zuen aukerarik izan Baskonia liderraren aurka (58-96). Bilbotarrak hirugarren postuan mantentzen dira, bi garaipeneko aldea seigarren postuarekiko.

NESKEN CADETE

Salesianos bizirik mantentzen da A1erako borrokan. Barakaldoko taldeak Loiola Indautxuri irabazi zion (91-52) eta bosgarren postutik bi partidara kokatu da.

Donostian, Fundación Bilbao Basket Fundazioak Easoren aurrean galdu egin zuen (93-88). Bilbotarrek partidari buelta eman zioten azken laurdenean (84-84), baina ezin izan zuten erremontada bete.

Eta Salleko Arkyzuk porrota jaso zuen etxean, Baskonia liderraren aurrean (69-95).

CADETE FEMENINA

 Gure taldeek garaipen guztiak lortu zituzten eta La Salle Billbaok pauso handiak eman zuen A1erako txartela lortzeko. Bilbotarrek bigarren postuan dagoen Ordiziari irabazi zioten (52-49) eta bi partidako abantaila dute seigarren postuarekiko, bi jardunaldiren faltan.

Lointek Gernikak lehen faseko lidergoa ziurtatu zuen, Ordiziaren porrotari esker. Bizkaitarrek Easo gainditu zuten, 59-65ko emaitzarekin.

Eta Salesianosek bigarren porrot jarraian lortu zuen etxean, Baskonia kolistaren aurrean (56-36).

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak