ARGAZKIA: Markel Iglesias
Bai Amorebietakoek (12-0) bai Bilbokoek (7-0) porrotik gabe itxi zuten 2025/26ko denboraldiaren lehen zatia. Urteko azken jardunaldian, Ibaizabalek agur esan behar izan zion bere bolada handiari eta Universidad Deusto Loiola Indautxuk garaipen garrantzitsua eskuratu zuen Abilan.
BREOGÁN 100 – SURNE BILBAO 99
2 jaurtiketa librek, segundu baten falten, etxetik kanpoko lehen garaipenik gabe utzi zion talde bilbotarrari. Jaume Ponsarnauk zuzendutako mutilek 7 puntuei buelta eman zien azken laurdenean (76-69) eta lauei 80 segunduren faltan (96-92), Hilliard-ek lortutako 5 puntuei esker. Baina azken jokaldian, Hlinason-en falta eta Cook-ek saskiratutako bi librek garaipena Lugon geratzeko.
SPAR GRAN CANARIA 87 – LOINTEK GERNIKA 74
Talde bizkaitarraren bolada txarrak jarraitzen du ligan, Europan jokatzeko ahaleginak direla eta. Bidai luzearen ondoren, Lucas Fernández-en neskak 9 puntu atzetik atsedenaldian (42-33). Etxekoen aldea 17 puntura igo zen (54-37). Bizkaitarrek ez zuten amore eman eta 5 puntura hurbildu ziren (71-66), baina 7-0eko partzialak partida erabakita utzi zuen.
MARISCOS ANTÓN CORTEGADA 59 – IBAIZABAL 58
Urteko azken partidan, Galdakaoko taldeak agur esan behar izan zion bere bolada bikainari (9 garaipen erreskadan), nahiz eta bizkaitarrek garaipena lortzeko azken jaurtiketa izan zuten. 7 minuturen faltan, galiziarrak aurretik (49-41). Txutxi Solar-ren neskek buelta eman zioten, 0-10ekoarekin eta partida erabaki zen amaiera parekatuan. 59-56ko emaitzarekin, Ibaizabal-ek ez zuen huts egin libre marratik eta jabetza berreskuratu zuen, baina azken jaurtiketa ez zen sartu.
HORBISA SPIRIT GREENKW BARAKALDO 63 – MIPELLET BF LEON 75
Hirugarren porrot erreskadan Ezkerraldeko taldearentzat, urtea itxi duenak 5-7ko balantzearekin. Hasiera kaskarra Lasesarren: 3-19ko emaitza lehen bost minutuetan. Etxekoek oso ondo erreakzionatu zuten (26-27), baina ezin izan zuen aurretik jarri. Bigarren zatiaren hasieran, Leon ihes egin zen berriro (38-4). Bizkaitarrek saiatzen jarraitu zuten (63-68), baina ez zuten garaipena lortzeko aukerarik izan.
TEKNEI BIZKAIA ZORNOTZA 87 – BLENDIO 65
Larrean, talde bizkaitarrak denboraldiko hasiera bikaina biribildu egin zuen: 12 garaipena 12 partidetan, 25 puntuko batez besteko aldearekin. 2025ko azken neurketan, neurketaren ohiko eskemak aldatu egin zuen: atzetik lehen laurdenean, ihesaldia bigarren laurdenean (47-39) eta kolpe handia azken laurdenean, non Zornotzak bakarrik 7 puntu jaso zituen.
ÁVILA 73 – UNIVERSIDAD DEUSTO LOIOLA INDAUTXU 80
Talde bilbotarrarren garaipen ikusgarria, laugarren sailkatuaren kantxan, sailkapeneko erdiko postuetara igotzeko. Lehen zati bikaina bizkaitarrentzat, asmatze handiarekin (38-49). Etxekoen erreakzioa 1 batera hurbiltzeko (60-61 eta gero 72-73). Une klabe horretan, Albisu agertu zen partidari epaia emateko (73-80).
CB SURESTE 38 – BBK BIDAIDEAK BILBAO 89
Talde bilbotarrak urtea amaitu egin du porrotik gabe, denboraldiaren lehen zatian. Txurdinagakoek 7-0eko balantzearekin lortu zuten, garaipen erraza Kanarietan. Liga urtarrilaren bigarren asteburuan itzuliko da.












