EUSKAL LIGAK: Lehen fasea amaitu da

EUSKAL LIGAK: Sei talde A1erako postuetan lehen itzulia amaitzean

NESKEN JUNIOR

Lointek Gernikak 13. Jardunaldian jasotako porrota ahaztu egin zuen, hirugarren postuan dagoen Fundibide ISBri irabazita (69-54).

Eta Loiola Indautxuk ez zuen aukerarik izan Araskiren kantxan (60-44). Bi taldek elkar ikusiko dute A2 multzoan.

MUTILEN JUNIOR

A1ean arituko diren bi taldeek derbia sortu zuen asteburu honetan. Jesuitas Ikastetxean, Fundación Bilbao Basket Fundazioak erraz gainditu zuen Loiola Indautxu (49-91).

Eta Whatsup Barakaldo Salesianosek lehen fasea amaitu zuen garaipen handi batekin Ordiziaren aurka (75-64). Gipuzkoarrak A1ean egongo dira.

MUTILEN KADETE

Sestaoko derbia hiriburura joan zen. Garaipena Fundación Bilbao Basket Fundazioarentzat, Salleko Arkyzuren kantxan (65-91). Bilbotarrak A1ean airtuko dira, Ezkerraldeko taldea, berriz, A2an egongo da, Loiola Indautxu eta Salesianos-ekin batera.

Bai bilbotarrek bai barakaldotarrek galdu egin zuten lehen faseko amaieran: 50-124 Loiola Indautxurentzat, Baskoniaren aurrean, eta 65-82 Salesianos-entzat, Atlético San Sebastian taldearen aurrean.

NESKEN KADETE

Mutilen Junior mailan gertatu zen bezala, A1ean arituko diren bi taldeen arteko lehian. Deuston, Lointek Gernikak La Salle Bilbaori irabazi zion (34-66).

Eta Salesianosek garaipen ona lortu zuen etxean, Urrategi ISB-ren aurrean (53-52). Gipuzkoarrak permanentziarako fasean egongo dira.

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak