Bizkaiko Saskibaloi Federaziotik gogorarazten dizuegu Azken Faseetako egoitzetan jarduteko interesa duten klubek eskaera aurkeztu behar dutela, eskaeretarako prozedura, instalazioaren baldintzak, eskakizunak eta ordutegiak kontuan hartuta.
Datak:
- KADETE, JUNIOR ETA SENIOR FASEAK 2026ko martxoaren 1etik 30era
- ERRENDIMENDUKO HAUR FASEAK 2026ko martxoaren 2tik 16ra
Ikusi azken faseen antolaketari buruzko betekizunen dokumentua
Eskaeraren sarrera-hurrenkera zorrotzaren arabera, edozein dela ere horien jatorria (udalak, klubak, oro har, eta azken faseetan parte hartzen duten klubak), eskatzaileak azken fasean parte hartzen duten klubak diren kategorietan, eta aurkezpen-data/orduan bat badatoz, horien arteko esleipen-ordena ezartzeko, sailkapena hartuko da kontuan.
Aurreikusitako epea amaitu ondoren Azken Faseak antolatzeko eskaerarik jaso ez bada, egoitza inplikatutako taldeen artetik aterako da.
Hala ere egoitzak estaltzen ez badira, faseak EZ dira kontzentrazio bidez egingo, talde bakoitzaren etxean jokatuko dira, ezarritako parekatzeei jarraituz.











