ARGAZKIA: acb Photo / Aitor Arrizabalaga
Asteazkenenan Turkian irabazi eta gero, Jaume Ponsarnauren mutilek aste handia itxi zuten Breogan gaindituz eta zortzigarren posturako lehian jarraituz. Gainera, IBaizabalek igoerako kanporaketarako txartela lortu zuten.
SURNE BILBAO 100 – BREOGÁN 90
Denboraldiko hamahirugarren garaipena talde bilbotarrarentzat, playofferako borrokan jarraitzen duenak. Miribillan, hilabete baten ondoren, bizkaitarrek azken laurdenera arte itxaron behar izan zuten talde galiziarraren erresistentzia gainditzeko. Asteazkenean, kantxa bilbotarrak hartuko du FIBA Eurocup final laurdenetako itzuliko partida.
MANRESA CBF 57 – IBAIZABAL 62
Talde bizkaitarra igoerako lehian egongo da. Manresan lortutako garaipenari esker, Galdakaoko neskek lau partidako aldea dute bosgarren postuarekiko, lau jardunaldiren faltan. Katalunian, Ibaizabalek amaiera ikusgarria sortu zuen: 50-44tik, zortzi minuturen faltan, 54-62ra pasatu zen.
GRUPO INMAPA FILIPENSES 62 – TEKNEI BIZKAIA ZORNOTZA 103
Logika bete zen A-A multzoko liderraren eta kolistaren arteko neurketan. Talde bizkaitarrak bederatzigarren garaipen jarraian lortu zuen eta oso gertu du lehen postuan. Palentzian, neurketa erabakita geratu zen atsedenaldian, 27-55ko emaitzarekin. 31tik 15 hiruko Amorebietako taldearentzat.
UNIVERSIDAD DEUSTO LOIOLA INDAUTXU 71 – ULACIA ZKE 74
Laugarren porrot jarraian talde bilbotarrarentzat, azkenhirugarren postura jaitsi dena. Bizkaitarrak 7 puntuko aldearekin joan ziren atsedenaldira, bigarren laurden bikainari esker (23-11). Eta bost puntuko abantaila izan zuen azken laurdenaren hasieran, baina gipuzkoarrek buelta eman zioten 0-10reko partzialarekin (56-61). Etxekoek ez zuten amore eman eta azken aukera izan zuten luzapenera iristeko, baina ez zen sartu.
BBK BIDAIDEAK BILBAO 77 – MIDEBA EXTREMADURA 85
25/26ko denboraldiaren lehen porrota martxoaren 14an iritsi da, ligako hamalaugarren jardunaldian. BIlbotarrek baja garrantzitsuak zituzten eta baita ere arazoak pertsonalekin. Bizkaitarrek erremontada saiatu zuten, pasaden astean gertatutako bezala, baina larunbatean ez zuten arrakastarik.












