EUSKAL LIGAK: Lointek Gernikak lidergoa berreskuratu zuen une klabean

LIGAS VASCAS: Penúltimo esfuerzo antes del parón

NESKEN JUNIOR – A1

Lointek Gernikak lidergoa berreskuratu du bigarren faseko azkenaurreko jardunaldian. Bizkaitarrek Arrasaten irabazi zuten, 56-59ko emaitzarekin, eta Óptica Troconiz Arabaren porrota aprobetxatu zuten.

Larunbatean, 13:00etan, bizkaitarrek Ordiziaren aurka jokatuko duten. Irabazten badute, Espainiako txapelketarako txartela lortuko dute.

NESKEN JUNIOR – A2

Garaipen guztiak gure taldeentzat bederatzigarren jardunaldian.

Fundación Bilbao Basket Fundazioak bere aldea mantentzen du lidergoan, oso erraz irabazi ondoren Amurrion (37-68).

Tabirako Baquék bere bigarren postua sendotu du: 57-52, Easoren aurka.

Eta Loiola Indautxuk bere bolada txarrari agur esan zion: 74-47, Saski Axular Izaburu.

MUTILEN JUNIOR – A1

Bihar, neurketa klabea lehen postuan, Fundacion Bilbao Basket Fundazioa eta Baskoniaren artean. Bizkaitarrek irabazten badute, Espainiako Txapelketan egongo dira. Lehen itzulian, bizkaitarre 4 puntugatik irabazi zuten.

Asteburuko jardunaldian, porrota Loiola Indautxurentzat: 74-85, Easoren aurrean.

MUTILEN JUNIOR – A2

Tabirako Baque bere bolada ona luzatu zuen Jotakeren kantxan (63-67). Neurketa parekatua eta durangarrak bigarren postuan mantentzen dira.

Eta porrotak bai Suministros Imaga Miribilla Basket taldearentzat (99-70, Baskoniaren aurka) bai What’s Up Salesianos Barakaldorentzat (83-74, Amurrion). Biek ia ia agur esan diote bigarren postuari.

MUTILEN KADETE – A1

Porrota Fundación Bilbao Basket Fundazioarentzat, Baskonia liderraren aurrean, 95-114ko emaitzarekin. Gasteiztarrak ihes egin ziren 0-17ko partzialarekin, bigarren laurdenaren hasieran.

Azken jardunaldian, hirugarren postua jokoan egongo da, Clínica Dental Pérez Mosso Atlético San Sebastián taldearen kantxan.

MUTILEN KADETE – A2

Jardunaldiko derbian, Salleko Arkyzuk erraz irabazi zion General Óptica Berrio Otxoari (84-56). Ezkerraldeko taldea ihes egin zen hasieratik (19-7, 6 minututan)

Loiola Indautxuk garaipena eskuratu zuen Marianistas kolistaren pistan (68-88).

Bigarren faseko lehen porrota jaso zuen Salesianos-ek (93-89, Zarauzen), baina bakarkako lider bezala jarraitzen du.

Eta laugarren porrot jarraian Leioa SBT Ondiz taldearentzat: 64-80, etxean, Jotakeren aurka.

NESKEN KADETE – A1

Lauko Finalean arituko da Irlandesas. Leioztarrek garaipena lortu zuten neurketa klabean, Asevi Araskiren aurka (59-56) eta bigarren postua ziurtatzeko zorian dago.

Lointek Gernikak, Espainiako Txapelketarako txartelarekin, bigarren faseko lehen porrota jaso zuen, Ordiziaren aurrean (51-57).

Eta La Salle garaipenik gabe mantentzen da: 45-55, Easo.

NESKEN KADETE – A2

Pasaden jardunaldian jasotako porrotaren ondoren, Tabirako Baquek erreakzionatu zuen eta bigarren posturako lehian jarraitzen du, Dinnteco Arabari irabazita (45-33).

Eta Salesianosek bakarkako lidergoa sendotu egin du: 82-58, Askatuak.

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak